Argitu zure zalantzak

Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.

Zutaz mintzo (gara)-ri
buruz jakin behar duzun guztia

Esteka batek webgune baten posizionamenduan duen pisua edo garrantzia aldatu egiten da estekaren jatorriko webgunearen itzalaren arabera, eta estekaren jatorriko eta jomugako webguneen arteko kidetasun tematikoaren arabera.  Horri estekaren “kalitatea” deitzen zaio. Horregatik, gure posizionamendua onuragarria izan daiteke zuretzat.

Estekek “gomendio” funtzioa betetzen dute mundu digitalean. Albiste bat argitaratzen badugu eta haren barruan esteka bat badago zure webgunera daramana, bilatzaileek albistearen gai nagusiarekin lotuko dute zure webgunea, eta horrezaz gain, zure webgunea SPRIren webgunearen garrantziaz baliatuko da. Gainera, esteka horiek kalitate handiko bisitari mordoa eramango dute zure webgunera.

Idatziguzu. Zerbitzu honen webguneko harremanetarako inprimakiaren bidez egin dezakezu.

Inpaktu handiko sustapenak eskaintzen dituen SPRI Taldearen komunikazio-zerbitzu bat da, laguntza emateko euren burua ezagutarazi, posizionatu eta ikusarazi nahi duten eta gai hauekin lotutako jarduera edo proiekturen bat garatzen duten euskal enpresei: digitalizazioa, berrikuntza, I+G+B, ekintzailetza, finantzaketa, zibersegurtasuna, nazioartekotzea.

Babestutako post  baten prezioa subjektiboa da, eta hainbat ezaugarriren araberakoa: estekaren jatorriko webgunearen itzala, bisitari kopurua eta antzeko beste aldagai batzuk. Zenbat eta handiagoa eta garrantzitsuagoa izan babestutako argitalpena txertatu nahi den webgunea, orduan eta garestiagoa da post-a.

Baduzu beste galderarik? Lagundu zaitzakegu
X Itxi

Baduzu beste galderarik?

Lagundu zaitzakegu

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.

  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.