Argitu zure zalantzak
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Kalifikazio txosten teknikoak-ri
buruz jakin behar duzun guztia
Nahi duzunean egin dezakezu. Zerbitzuaren prestazioa urte osoan dago zabalik. I+G+b arloko jarduerarentzako zerga-kredituaren transferentziarako (64bis) kalifikazio-txosten teknikoen eskariak egiteko epea arazoaren erdialdera bukatzen da.
Ondorio fiskaletarako txosten teknikoak igortzeko zerbitzua Euskadiko industria-enpresei eta industriari lotutako zerbitzuei soilik eskaintzen zaie. SPRIren edo beste erakunde batzuen programen bidez diruz lagundutako berrikuntza-proiektuak edo I+G arloko proiektuak dituzten enpresek edo beren baliabideekin berrikuntza-proiektuak edo I+G arloko proiektuak garatzen ari diren eta kenkari fiskalak lortu nahi dituzten enpresek eska ditzakete.
Ez; Haziteken edo Fast Track Innobideaken 200 puntu baino gehiago dituzten proiektuek automatikoki jasoko dute txostena.
I+Gko proiektuentzako Zerga Ondorioetarako Txosten Teknikoa lortzeko gutxienez 200 puntu lortu behar dira Hautagarritasun Irizpide hauen gainean:
- Kontrolatutako arrisku teknologikoa. Proiektuaren meritu teknologikoa. Gehieneko puntuazioa: 100
- Proiektuaren emaitzen balizko merkatua eta ustiapenerako eta inpaktu ekonomikorako aukerak. Gehieneko puntuazioa: 175
- Giza baliabideen egokitzapena. Gehieneko puntuazioa: 50
- Metodologia egokia. Gehieneko puntuazioa: 50
- Egituraren argitasuna eta aurrekontuaren banakapena. Gehieneko puntuazioa: 50
- Ingurumeneko eta gizarteko inpaktua. Gehieneko puntuazioa: 75
Aurrerapen teknologikoa duten berrikuntza-proiektuentzako Zerga Ondorioetarako Txosten Teknikoa lortzeko gutxienez 200 puntu lortu behar dira Hautagarritasun Irizpide hauen gainean:
- Berrikuntzaren maila. Gehieneko puntuazioa: 125 (irizpide honetarako eskatzen den gutxieneko puntuazioa gehieneko balioaren % 50 edo gehiago da)
- Proiektuaren emaitzak eta inpaktua: Gehieneko puntuazioa:150 (Gehieneko puntuazioa: 125 (irizpide honetarako eskatzen den gutxieneko puntuazioa gehieneko balioaren % 50 edo gehiago da)
- Metodologia egokia. Gehieneko puntuazioa: 75
- Egituraren argitasuna eta aurrekontuaren banakapena. Gehieneko puntuazioa: 75
- Ingurumeneko eta gizarteko inpaktua. Gehieneko puntuazioa: 75
Ez; hainbat urtetako proiektuak direnean, eskaera bakarra egin ahal izango da urte guztietarako, baina txostenak urtero igorriko dira.
Lankidetzan egindako proiektuen kasuan, eskaera bakarra (elkarrekin) aurkeztuko da proiektu bakoitzeko, baina partzuergoaren bazkide bakoitzari txosten indibiduala igorriko zaio.