Argitu zure zalantzak
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Hornitzaile estrategikoak erakartzea-ri
buruz jakin behar duzun guztia
Ekimen honen asmoa da euskal enpresarekin kolaboratzea RIS3 arloko atzerriko hornitzaile estrategiko hori Euskadira erakartzeko, gure ekosistemaren barruan integratu dadin, dela produkzio-lantegi batekin edo dela I+G-ko zentro batekin.
Ekimen honen helburua da RIS3 arloko hornitzaile estrategikoak bilatzea, gure ekosisteman integratu daitezen eta balio-katean egon daitezkeen hutsuneak osa ditzaten. Zerbitzu honen bidez erakarri nahi dira bai euskal enpresentzat interesgarrienak izan daitezkeen hornitzaileak, bai hornitzaile identifikaturik ez duten arlo edo teknologietan enpresaren jarduerarentzat interesgarria izan litekeen hornitzaile bat.
Lankidetzan arituz Euskadiko Kluster eta Enpresa Elkarte garrantzitsuenekin.
- Hasteko, aukerak detektatzen dira euskal enpresen bitartez eta, behin azterketa hori egin ondoren, euskal enpresa harremanetan jartzen da atzerriko hornitzailearekin jakiteko zein neurritaraino interesatzen zaion Euskadin kokatzea.
- Ondoren, enpresek inprimakia beteko dute, eta bertan adieraziko dituzte hornitzaile zehatzak, eta baita ere hornitzaile identifikaturik ez duten arlo edo teknologiak, baldin uste badute halako hornitzaileak Euskadin kokatuta egotea onuragarria izan litekeela euren jarduerarako.
- Jarraian, SPRI Taldeko Invest The Basque Country arloko lantaldeak bideokonferentzia bat antolatuko du inplikatutako alderdi guztiekin, Euskadin ezarpen bat egitearen hasierako bideragarritasuna zehazteko.
- Bukatzeko, hasierako interesa positiboa bada, Invest The Basque Country ekimenak Ezarpen-Proiektu bat garatuko du atzerriko hornitzailearentzat.
Ekimen honetan parte hartu nahi baduzu, edo informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan Invest in the Basque Country-ko lantaldearekin Hornitzaile Estrategikoak Erakartzeko zerbitzuaren webgunearen amaieran aurkituko duzun inprimakia betez.