Argitu zure zalantzak
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Bind SME-ri
buruz jakin behar duzun guztia
Plan bat eta eredu bat hedatzen dira parte hartzen duten ETE-en artean partekatzen dituzten beharrizanak/aukerak identifikatzeko, startupei erronka gisa transmititu ahal zaizkienak, eta, ondoren, horiek gauzatzeko, proiektu pilotuak batera eginez, gerora eskala daitezkeen konponbide teknologikoak testatzera bideratuta.
ETE-ek eta startupek elkarrekin egiten dituzten saioak dira; horietan, parte-hartzaileek beren proposamenak aurkezten dituzte eta ideia bat edo negozio bat denbora eta espazio zehatz batean azaltzeko balio dute.
BIND SMEren B2B ekitaldiak startup eta ETE-en arteko networkinga errazten du. Horretarako, parekatzeko sistema bat baliatzen du, eta alde interesdunen arteko harremana arintzen eta eraginkor bihurtzen du.
BIND SME ekimena bereziki zuzentzen zaie profil hauek betetzen dituzten startupei:
- Industria sektorean eta harekin lotutako zerbitzuetan aplika daitezkeen teknologia berriak, edo ETE parte-hartzaileen produkzio-prozesuetan edo/eta zerbitzuetan aplikazio zuzena duten eta teknologikoki guztiz garatuta dauden teknologiak garatzen dituztenak, eta euren zerbitzu/produktuaren konfigurazioa bukatzeko moduan daudenak, hau da, ikusi eta probatzeko moduan edo dagoeneko merkatuan dagoen produktu edo zerbitzu bat dutenak.
- Gehienez zortzi urte baino gehiago ez dutenak eta teknologia berriak erabiltzea proposatzen dutenak enpresaren garapena azkartzeko behar dituzten enpresa-prozesuak hobetzeko.
- ETE-ek proposatutako erronkei aurre egiteko moduko startupak eta lerrokatuta daudenak Euskadiko Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren espezializazio-sektoreekin eta aukera-eremuekin.
Startup parte-hartzaileak honako honetarako konpromisoa hartzen dute:
- Ekimenaren baldintzak onartzea eta betetzea.
- Ekimenean proposatutako dinamiketara joatea eta aktiboki parte hartzea, eta zehaztutako lan eta zereginak betetzea.
- Proiektua garatzeko behar den dedikazioa izatea, ETEaren eta startuparen arteko lankidetza-kontratua egin ondoren.
Hautaketa-fasea: startupak ebaluatzea eta ETE-startup matchinga
Startupak hautatzeko prozesua, bestalde, bi fasetan egingo da: Ebaluazioa fasea eta Matching fasea.
Startupak ebaluatzeko fasea, berriz, bi azpifasetan egituratzen da:
- Koordinazio eta Ebaluazio Batzordeak startup hautagaiak aurretiaz aukeratzeko fasea. ETE-ei startupen zerrenda labur bat emango diete, ebalua ditzaten. Horretarako, proposamenak jaso ondoren, Koordinazio eta Ebaluazio Taldeak proposamen horiek aztertuko ditu, eta honako hauek ebaluatuko ditu: argitaratutako erronkekiko egokitasuna, planteatutako erronkari erantzuteko startupek deskribatutako gaitasun teknikoa, proposatutako konponbidearen osagai berritzailea eta startupak planteatutako lantaldearen gaitasunak eta esperientzia. Ebaluazioa guztira 100 punturen gainean egingo da, honela banatuta:
Ebaluazio-irizpideak
1) Balio-proposamena (% 40)
Proposatutako konponbidearen berrikuntza-maila.
Planteatutako proposamenaren heltze-maila (teknologia/produktua edo zerbitzua zein merkatu-fasetan dagoen).
Proposatutako konponbideak ETE-aneta merkatuan duen inpaktua.
Proposatutako konponbidearen abantailak merkatuko alternatiben aldean.
2) Talde sustatzailea (% 20)
Talde sustatzailearen prestakuntza-gaitasunak eta gaitasun profesionalak.
Aplikatu behar den sektoreko esperientzia eta ezagutza.
3) Planteatutako erronketarako egokitzapena (% 40)
Planteatutako erronkaren betebehar teknikoak betetzea.
Proiektuaren deskribapen-maila (faseak, irismena, helburuak, adibideak).
Proposatutako konponbidea antzeko beharrak dituzten ETE-ei eskalatzeko gaitasuna.
- ETE-ek startupak lehenesteko fasea. Batzordeak egindako gomendioen zerrenda laburra jaso ondoren, beren erronkei aurre egiteko egokientzat iritzitako startupak aukeratuko dituzte. Eta, azkenean, startupak Pitching saioetara joatera gonbidatuko dira.
Ekimen bat, espreski sortu dena ETE eta startupen artean lankidetzarako aukera berriak sortzeko, oinarritzat harturik ETE parte-hartzaileen artean planteatutako erronka sektorial bateratu bat.
Hona hemen ETE parte-hartzaileek bete behar dituzten ezaugarriak:
- Euskadin gutxienez jarduera-zentro bat duen ETEa izatea.
- 250 langiletik behera dituen ETEa izatea.
- Startupekin lan egiteko interesa eta konpromisoa izatea, eta behar besteko baliabideak izatea ekimenaren jarduerei eskaintzeko eta jarduera horietan inplikatzeko.
- Behar besteko heldutasun teknologikoa edo prozesurako gaitutako giza baliabideak izatea, eta programarako arduradun bat izendatzea konpromisoa hartuko duena behar adina denbora eskaintzeko ekimeneko jarduerei.
ETE parte-hartzaileak honako honetarako konpromisoa hartzen dute:
- Ekimenaren baldintzak onartzea eta betetzea.
- Ekimenean proposatutako dinamiketara joatea eta aktiboki parte hartzea, eta zehaztutako lan eta zereginak betetzea.
- Proiektua garatzeko behar den dedikazioa izatea, ETEaren eta startuparen arteko lankidetza-kontratua egin ondoren.
Azken horrek berarekin dakar gutxienez 40 orduko dedikazioa izatea programan benetan sartu eta onura ateratzeko; horrenbestez, programarekiko parte-hartze proaktiboa izan eta erakundearen barne mailan lan egin behar da. Garatu beharreko gutxieneko zereginak eta orduak hauek dira:
- Erabilera kasuen jaulkipena + identifikazioa + ezaugarritzea = 10 h
- Startupen analisia eta hautaketa = 8 h
- Matchmaking saioak (pitching + B2B ekitaldia startupekin) = 12 h
- Barne-gogoetako beste zeregin batzuk + komunikazioa = 10 h
Ebaluazio- eta koordinazio-batzordeak ETE-ek planteatutako erabilera-kasuak aztertuko ditu. Proposatutako kasuetara ondoen egokitzen diren startupak identifikatu ondoren, batzordeak ekimenean parte hartzera gonbidatuko ditu. Horretarako, ETE-ek identifikatutako erronkak argitaratuko dira ekimenaren webgunean, eta startupen proposamenak jasotzeko inprimaki bat gaituko da.
ETE-ek gustukoen dituzten startupak lehenetsi ondoren, startupek proposamenak aurkeztuko dizkiete ETE-ei.
- Pitch saioetan, startupek planteatutako erronkei aplika dakizkiekeen konponbideak aurkeztuko dituzte, eta hori izango da abiapuntua ETE-ak B2B ekitaldirako bileren agenda eskatu ahal izan dezan.
- B2B ekitaldian, ETEak gehienez 5 startup lehenetsi ahal izango ditu, lehen lan-bilera batean biltzeko. Bilera hori komertziala edo teknikoa izango da, eta etorkizunean, hurrengo hilabeteetan, proiektuak konfiguratzeko abiapuntua izango da.