Argitu zure zalantzak

Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.

BIND-ri
buruz jakin behar duzun guztia

BIND ekimen publiko-pribatua da, startup disruptiboen eta enpresa berritzaileen arteko elkarrekintza eta lankidetza sustatzeko berrikuntza-plataforma irekia. BINDek urteroko azelerazio-programa bat du, BIND Corporate, eta startup-ak soluzio teknologikoekin lotzen ditu industria adimenduneko korporazio handiekin, energia garbi eta jasangarriekin, osasunarekin eta elikagai-industriekin. Gainera, berrikuntza-plataforma irekiak zerbitzuak eskaintzen dizkie enpresa handiei eraldaketa digitalaren prozesuan.

Bai, bada, eta gauza gehiago ere bai. Azelerazioa da BIND Corporate programak industriaren eraldaketa digitala sustatzeko eskaintzen dituen alderdietako bat. Orain arte burutu diren edizioetan, gure programa arrakastatsuak industria adimenduneko etorkizun handiko startup enpresak eta industria adimenduaren, energia garbi eta jasangarriaren, osasunaren eta elikaduraren sektoreetako enpresak harremanetan jarri ditu, 150.000 €-ra arteko kontratuak eskainiz.

Enpresaren ondare osoak zuena izaten jarraituko du eta parte hartzea doakoa da.

Trebakuntza, laguntza zerbitzuak, networking aukerak, funts publikoetarako sarbidea eta inbertitzaile pribatuetarako sarbidea eskaintzen ditugu, inpaktu handiko aholkularitzarekin batera, eta zuen soluzioak ezartzeko erabilera errealeko proiektu batekin, hori guztia 24 astetan.

Mundu osoko startup-ak onartzen ditugu, industriaren, energia garbi eta jasangarriaren, osasunaren eta elikaduraren sektoreei aplika dakizkiekeen teknologia berriak erabiltzea proposatzen dutenak. Teknologia interesgarriak edizio batetik bestera aldatzen dira, baina hauek dira arlo nagusietako batzuk: IA, IIoT, robotika, errealitate birtuala eta handitua, ikusmen artifizialeko sistemak, Big Data eta analitika aurreratua, zibersegurtasuna, nanoteknologia, material berriak, gehikuntzako fabrikazioa, energia adimenduna, teknologia garbiak, oinarri biologikoko soluzioak, posizionamendu-sistemak eta beste asko.

Zure enpresak produktu garapena burutu badu edo 4.0 industriaren teknologia batean oinarritutako soluzio bat duela gutxi atera badu, hurrengo urratsa emateko eta BIND ekimenarekin bat egiteko prest zaude.

Venture Client planteamenduaren arabera, enpresa handiek, esaterako, momentu honetan ditugun 70 bezero korporatiboen modukoek, startup taldeetan inbertitzen dute benetako proiektuak garatzeko kontratuak eskainiz. Planteamendu honetan, inbertsioak ez du inolako ondarerik eskatzen trukean, beraz, startup taldeek euren enpresaren jabetza mantentzen dute eta erreferentziako bezero garrantzitsuak lortzen dituzte euren soluzioak mundu errealean ezarri eta eskalatzeko. Bai startup-ek eta baita bezero korporatiboek ere benetako onurak eta emaitzak lortzen dituzte.

Programa ingelesez izango da eta gutxienez taldeko kide batek hizkuntza maila egokia izan beharko du.

Hasierako faseetan eta “ideia fasean” dauden proiektuak ez dira onartuko. BIND euren garapen teknologikoa amaitu duten eta produktu/zerbitzua merkaturatzeko prest dauden Industria Adimendunaren arloko startup-ei zuzendua dago.

Bai, startup-ek juridikoki eratuta egon behar dute, euren garapen teknologikoa amaituta izan behar dute eta merkaturatzeko prest egon behar dira edo merkatura iritsi berriak izan behar dira.

Ez. Edozein herrialdetako startup-ek eman dezakete izena.

BIND berrikuntza irekiko plataformak harremanetan jartzen ditu startup dinamikoak eta euren sektoreetako liderrak diren enpresak, azken hauek dituzten eraldaketa digitalerako barne erronkak gainditzeko kanpoko irtenbideak aurkitzeko helburuarekin. BIND Corporate programari esker, enpresa hauek ikerketa, garapena eta berrikuntza (I+G+B) utz dezakete teknologia berrietan espezializatuta dauden startup gazteen esku. Lankidetza hau onuragarria da alderdi guztientzat, etekina ateratzen baitie startup-en ezaguera eta bizkortasunari eta baita enpresa handien esperientzia eta baliabideei ere.

Startup parte hartzaileak hautatuko dituzte lankidetzaren eta teknologia berrien bila ari diren 70 Venture Client korporatiboek. Gogoratu gure Venture Client-en profilak aztertzeaz, sektorean dauden beharrak ezagutzeko eta zuen soluzioak egokiak izan daitezkeen hausnartzeko. Hautaketa prozesua gainditzen duten eta gutxienez ere sektoreko Venture Client batekin lankidetza hitzarmena eta kontratua gauzatzen dituzten startup-ak sartuko dira BIND Corporate programan.

Hautaketa prozesua hiru fasetan banatuta dago:

1. FASEA: Startup-en aurrehautaketa

  • Koordinazio Komiteak ebaluatuko ditu eskabide guztiak eta startup egokienak hautatuko ditu aldez aurretik ezarritako ebaluazio irizpideen eta lortu nahi den teknologiaren arabera.
  • Fase honetan zehar, gerta liteke informazio gehigarria eskatzea talde hautagai potentzialei.

2. FASEA: Startup finalisten hautaketa

  • Venture Client-ek aurrehautaketa gainditu duten startup-ak aztertuko dituzte “pitch” (aurkezpen) motako elkarrizketen bitartez, aldez aurretik ezarritako ebaluazio irizpideen arabera.
  • Venture Client-ek hautatuko dituzte kalifikazio altuena lortu duten startup finalistak, hirugarren faserako.

3. FASEA: Venture Client baten eta startup finalisten arteko parekatzea proiektu erkide batean lan egiteko

  • Fase honetan zehar startup finalistak eta gure Venture Client-ak bildu egingo dira 4.0 industriako proiektua definitzeko, lankidetza hitzarmen bat adosteko eta kontratuaren baldintzak zehazteko.
  • SPRI erakundeak laguntza eskainiko die startup finalistei startup-en eta enpresa bazkideen arteko aurrez aurreko kontaktua errazte aldera.
  • Hitzarmenaren baldintza juridikoak errazteko, BIND programak kontratu estandar modelo bat eskainiko du. Hala ere, bi alderdiek erabateko askatasuna izango dute kontratuan klausula gehigarriak sartzeko eta lankidetza harremanaren baldintzak zehazteko.
  • Venture Client diren gure bazkide industrialetako baten edo gehiagoren kontratua jasotzen duten startup-ak sartuko dira BIND programara.

Venture Client-ek / enpresa bazkideek hautatutako startup bakoitzari proposatuko diote proiektu erreal bat garatzeko aukera. Fase honetan zehar, startup finalisten eta interesa duten Venture Client-en arteko bilerak antolatuko dira proiektuaren aplikazio eremua definitu ahal izateko eta lankidetza hitzarmen / kontratu bat adosteko. Hitzarmenaren baldintza juridikoak errazteko, BIND plataformak hitzarmen estandar modelo bat eskainiko du. Hala ere, bi alderdiek erabateko askatasuna izango dute kontratuko klausulak idazteko. Startup-ek programaren aholkularitza juridikoa jasoko dute hitzarmena gauzatzeko.

Proiektuaren amaierako zenbatekoa eta Venture Client-ak eta startup-ak sinatu dezaketen kontratu potentzialaren baldintzak alderdien artean adostuko diren arren, proiektuaren aplikazio eremuaren eta konplexutasunaren arabera, programak 25.000€ -ko (BEZa kanpo) gutxieneko zenbatekoa ezarri du orientazio moduan.

2026ko edizioak online formatu hibridoa eta presentziala izango du. Kick-off, tailerrak eta mentoring saioak online egin ahal izango dira, eta aurrez aurre egon beharko dute murgiltze-saio batean eta Demo Day ekitaldian.

Ekitaldi guztiak Madrileko CET/CEST ordu eremuan antolatuko dira.

BIND Corporate programak startup parte hartzaileei gomendatzen die ahalik eta denbora gehien eman dezaten Euskal Autonomia Erkidegoan, tokiko ekosisteman murgildu daitezen eta bertan garatzen has daitezen. Eskualde honetan inbertitzeko arrazoiak hobe ezagutzeko, gure Euskal Industria Ekosistema webgunean bertako enpresei eta industriei buruzko datu garrantzitsuenak aurki daitezke.

Epaimahaia osatuko duten Venture Client-ek eta lehiaketaren arduradunek bakarrik atzituko dituzte startup bakoitzaren dokumentuak. Dokumentuek babes handia izango dute baimenik gabeko sarbideak saihesteko.

Urrian zehar garatuko den aurrehautaketa prozesua itxi ondoren, BIND plataformaren taldea harremanetan jarriko da hautatutako hautagaiekin bigarren faseko bilerak koordinatzeko. Hautatu ez diren hautagaiei ere emango zaie emaitzaren berri.

Bigarren faseko elkarrizketak amaitu direnean, BIND plataformaren taldea finalistekin harremanetan jarriko da startup-aren eta Venture Client-aren / bazkide industrialaren arteko bilera koordinatzeko, 24 asteko azelerazio zikloan zehar garatuko den proiektu erkidea definitu dezaten.

BIND Eusko Jaurlaritzak eta Industria, Transitzio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak diseinatu eta finantzatzen dute SPRI enpresen garapenerako agentziaren bitartez.

Programak lankidetzak ezartzen ditu eskualdeko enpresa industrial nagusiekin, Venture Client moduan, eta HAZI Fundazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Foru Aldundien sostengua du.

BIND Corporate programak kalitate handiko trebakuntza eta orientazioa eskaintzen ditu esperientzia zabala duten puntako profesionalen eskutik, salmenten, inbertsioen, eskalatzearen eta garapen profesionalaren arloetan. Trebakuntza programaren helburua da startup taldeei laguntza ematea euren 4.0 industriako proiektu kolaboratiboan aurkitzen dituzten garapen eta azelerazio arazoak ebazteko.

  • Izena emateko startup-ek eskabidea bete beharko dute, 2025ko uztailaren 3tik irailaren 5ra bitartean.
  • Talde bakoitzari eskatuko zaio bideo bat bidal dezan fundatzaileek egindako startup enpresaren aurkezpenarekin. Informazio gehigarria (erakustaldiak, aurkezpenak, etab.) eskaintzen duten bestelako eranskinak ere kontuan har daitezke.
  • Eskabideak ingelesez bidali beharko dira, gure webgunean aurki daitekeen inprimakia beteta.

BIND plataformako kide diren enpresa kolaboratzaileek etengabe bilatzen dituzte kontzeptu berriak, ideia berritzaileak eta sorkuntza fase goiztiarrean dauden startup-ak, haien industrietan dituzten erronkak gainditzen lagun diezaieketenak. Lortzen duten onura da munduko enpresa-talenturik onenarekin erlazionatu ahal izatea eta proiektu berritzaileak arin eta arrisku eta kostu kontrolatuen esparruan garatzea.

Jarraitzeko aukera dago, zalantzarik gabe. Behin proiektua amaituta, startup-en eta Venture Client-en arteko harremana aldatuz joango da bi alderdien artean ager litezkeen behar eta motibazioen arabera. Harreman hori modu pribatuan adostu ahalko dute. BIND startup-en %50ek enpresarekiko harremana mantentzen dute gure programan parte hartu eta urtebeteren buruan.

Baduzu beste galderarik? Lagundu zaitzakegu
X Itxi

Baduzu beste galderarik?

Lagundu zaitzakegu

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.

  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.