Mundura Begira

Understanding Global Changes

2017ko ekainaren 14a, asteazkena - KURSAAL Donostia

Aurtengo edizioan, enpresei nazioartekotzerako babes publikoak lortzea ahalbidetuko dien administrazio integratuko proiektu berri bat aurkeztuko du Basque Consortium plataformak, eta epe labur eta ertainerako helburuen berri emango du.

Horrez gain, SPRIk mundu osoan dituen bulego eta aholkulariek (berrogei baino gehiago dira) hartuko dute parte ekitaldian.

Bestalde, jardunaldian egingo diren saioen edukia hiru bloke handitan egituratuko da:

EMAN IZENA EKITALDIRAKO
* SPRIren kanpo-sarearekin bildu nahi baduzu, ERRESERBAK atalean eskatu behar duzu.

Programa

Goizean
08:30 - 09:00 Akreditazioa eta erregistroa
09:00 - 09:15 Hasiera eta erakundeen ongietorria. Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua, Pedro Esnaola, Gipuzkoako Merkataritza Ganberako presidentea, Markel Olano, Gipuzkoako Foru Aldundiako diputatu nagusia
09:15 - 10:00 The Next 520 Weeks – Megatrends and Tipping Points until 2027 – Lars Thomsen, CEO Future matters
10:00 - 11:30 1 atala: Aldaketa globalak eta joerak
  • 1.1. Changing trends and attitudes: Towards a less global world? – Carsten Beck. Copenhagen Institute for Future Studies erakundeko zuzendaria (30 min)
  • 1.2. Europar Batasuneko Merkataritza Politika. Ignacio García-Bercero, Europar Batasuneko merkataritza-arloko zuzendari nagusia – (30 min)
  • 1.3. Mahai-ingurua: Norantz doa mundua? Lars Thomsen, Carsten Beck eta Ignacio García-Bercero
Moderatzailea: Joseba Barandiaran
11:30 - 12:00 Etenaldia/kafea - Networkinga
12:00 - 12:15 Basque Consortium: Administrazio Integratuko proiektua
12:15 - 13:45 2. atala: Zibersegurtasuna enpresa txiki eta ertainak nazioartekotzeko prozesuan
  • 2.1. Amenazas y adversarios digitales: un problema GLOBAL («Mehatxu eta aurkari digitalak: arazo GLOBALA») – Koldo Valle, Elecnor-eko segurtasun- eta operazio-alorreko arduraduna (30 min)
  • 2.2. Industria zibersegurtasuna. «Se amplía el terreno de juego para las Ciberamenazas» («Zibermehatxuetarako joko-eremua zabaldu egin da») – Alvaro Fraile, ITS Securityko CEOa (30 min)
  • 2.3. Mahai-ingurua:¿Hacia dónde va el mundo en términos de seguridad y acceso a la información? («Norantz doa mundua informazioaren segurtasunari eta eskuragarritasunari dagokienez?») –Alvaro Fraile eta Koldo Valle (30 min)
Moderatzailea: David Barroso
Eguerdian
13:45 - 15:15 Bazkaria - Networkinga
Arratsaldean
15:15 - 16:45 3. atala: Gaitasun profesionalak
  • 3.1. International Mobility, Careers and Human Resource Management – Chris Brewster, Giza baliabideen Kudeaketako irakaslea, Readingo Unibertsitatea (40 min)
  • 3.2. Mahai-ingurua: Chris Brewster; Amaia Arizkuren, Pertsonen Kudeaketako irakaslea (Deustuko Unibertsitatea); Ángela de los Heros, Euskadiko managerra (Antal International) eta Marisol Busto, Txasis negozio-unitateko Giza Baliabideen zuzendaria (Gestamp). (50 min)
Moderatzailea: Ciara O’ Higgins, nazioarteko aholkularia, Tecnalia
16:45 - 17:00 Ondorioak eta agurra.
ERAKUS GUNEA

Bilera-Eremua

Ekitaldiak lan-eremu bat izango du; bertan, enpresa-internazionalizazioaren arloan diharduten 7 euskal erakundek hartuko dute parte: Basque Consortium taldea osatzen duten hiru foru-aldundiek, hiru merkataritza-ganbarek eta Eusko Jaurlaritza-SPRIk.

Era berean, Eusko Jaurlaritza-SPRIko atzerriko sareak hartuko du parte. Sare horrek 16 bulego eta agente ditu 70 herrialdetan baino gehiagotan.

SPRIren atzerriko sareak 70 herrialdetan du presentzia, eta herrialde horietan internazionalizazioaren arloko aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen du. Sare hori, hain zuzen, zure esanera izango duzu ekainaren 14an, Donostian, 15ean, Bilbon, eta 16an, Gasteizen.

Enpresek SPRIren kanpo-sarearekin biltzeko eskatu ahal izango dute ERRESERBAK atalean.

meeting image
ERRESERBATU ZEURE HITZORDUA SPRIren KANPO SAREAREKIN
* Gogoan izan nahitaez jardunaldian izena emanda eduki behar duzula

Hizlariak

Lars Thomsen Hanburgon jaio zen 1968. urtean, eta munduko futurologorik garrantzitsuenetako bat da. Etorkizuneko joeren ikertzaile gisa, itzal handiko aditutzat hartuta dago energiaren, mugikortasunaren eta sare adimendunen esparruetako joeren iragarpenean. 22 urte zituenetik, aholkulari-lanak egin ditu etorkizunerako estrategien garapenean eta negozio-ereduetan. Lars hainbat erakunde motarekin lan egin du Europa osoan, enpresa pribatuak, korporazioak, erakundeak eta gobernuari lotutako agentziak barne. Haren erreferentzien zerrendan, 800 erakunde baino gehiago daude.

Lars Thomsenen sare profesional handiak erraztu egiten dizkio berrikuntzaren arloko nazioarteko beste lider batzuekin maiz egin beharreko bilera pertsonalak. Denboraren % 30 inguru munduan zehar ematen du, ikertzen eta aztertzen. Bere lanbide-jarduerak egiteaz gain, hainbat gogoeta-taldetako kidea da, hala nola Washingtongo Future Society taldekoa.

Lars Thomsen nazioarteko biltzar eta konferentzietako hizlari gonbidatu nagusietako bat da. Haren hitzaldiek iradoki egiten dute gertakari errealetan oinarrituta dauden eta etorkizuneko egoera posibleak azaltzen dituzten hipotesi iradokitzaile batzuen bidez.

Aditua da sektoreko analisietan, erosketa- eta kontsumo-joeretan, lan-merkatuaren garapenean eta iraunkortasunean. Carsten Beckek gai ugari jorratu ditu mundu osoan egindako aurkezpenetan: kontsumo-joerak, megajoerak, prozesu-eszenarioak, etxearen etorkizuna eta iraunkortasuna, besteak beste.

Carsten Beck Project Managerra izan da hainbat eta hainbat enpresa eta erakundek bultzatutako proiektuetan; besteak beste, Danimarkako Industrien Konfederazioak, Danimarkako argitaletxeek, Post Denmarkek, IKEAk, farmazia-industriek, telekomunikazio-industriek eta etxebizitza-alorreko enpresek burututako proiektuetan.

Carsten Beck munduko 20 herrialdetan baino gehiagotan aritu da.

Europako Batzordearen Merkataritzako zuzendari nagusia da. 2012. urtetik, Europako Batzordeak Ondoko Herrialdeetan, AEBn eta Kanadan gauzatutako jarduerak ikuskatzeaz arduratzen da, EBren eta Indiaren arteko Merkataritza Libreko Akordioaren negoziatzaile nagusia izateaz gain. Enpleguari eta Hazkundeari buruzko Goi Mailako EB-AEB Taldearen lana koordinatu zuen, eta TTIP negoziazioen negoziatzaile nagusia da. 1987. urtetik egiten du lan Europako Batzordean eta, 2005etik 2011ra, Garapen Jasangarriari dagokion esparruan lan egin du, baita Aldebiko Merkataritza Harremanen esparruan ere (Hegoaldeko eta Hego Ekialdeko Asia, Korea, Euromed eta Ekialde Hurbilarekin)

Era berean, EBren eta Korearen eta EBren eta Indiaren arteko Merkataritza Libreko Hitzarmenen negoziatzaile nagusia izan da. Horren aurretik, Munduko Merkataritza Antolakundearen (MMAren) Eztabaidak Ebazteko Organoan eta Merkataritzako Hesien Erregulazioan lan egin zuen. Dohako erronda abian jarri aurretik, MMAren politikak koordinatu zituen eta Merkataritzari eta Lehiakortasunari buruzko negoziazioak bideratu zituen. Horrez gain, Nazio Batuetako EBren Delegazioan lan egin zuen, New Yorken.

Durante el periodo previo al lanzamiento de las negociaciones DDA (Doha Development Agenda), coordinaba la Política de la OMC y fue el Principal Negociador para el Comercio y la Competencia. También ha sido designado en la Delegación de la UE para las Naciones Unidas en Nueva York.

BBVA Researcheko ekonomista. Miguel Cardosoren zuzendaritzapean Espainiako Unitatea osatzen duten ekonomista-taldeko kidea da, eta autonomia-erkidegoen araberako eskualdekako azterketak egitea da bere zeregina.

Aurretiaz, Joseba Barandiaranek hainbat kargu izan zituen BBVAko Arriskuen Arean, hala Merkatuaren alorrean nola Egiturazkoen alorrean. Besteak beste, Likidezia Arriskuaren Taldeko burua izan zen, eta Amerikako Bankako Latinoamerikako Altxortegien koordinatzaile teknikoa ere bai.

Euskal Herriko Unibertsitatean lortu zuen Ekonomia Lizentzia 1996an, eta Ekonomia eta Finantzako Masterra ere eskuratu zuen 1998an Moneta eta Finantza Azterketako Zentroan (CEMFI). Ekonomisten Euskal Elkargoko Gobernu Batzordeko kidea da.

Industri Antolamenduko eta Telekomunikazioetako Ingeniaria (Deustuko Unibertsitatea eta University of Delaware). 20 urtetik gorako eskarmentua du segurtasunaren eta azpiegituren munduan, horietatik 14 urte Elecnor Taldean. Segurtasunari eta alor horretako kontzientziazioari lotutako jardunaldietan laguntzen eta hitz egiten du, hala enpresentzat nola gobernu-erakundeentzat, eta teknologiari lotutako guztiaren zaletu amorratua ere bada.

10 urtetik gorako eskarmentua du Zibersegurtasunaren alorrean. ITS Security enpresako CEOa eta bazkide sortzailea da. Enpresa 2007an eratu zen eta Zibersegurtasunean eta Zibersegurtasun Industrialean aditua da.

EGILE Industria Taldeko informazio-segurtasuneko zuzendaria (CISO) ere bada eta beraren ardurapean dago informazioaren segurtasuna hobetzeko politikak, prozedurak eta ekintzak planifikatzea, garatzea, kontrolatzea eta kudeatzea, betiere konfidentzialtasunaren, osotasunaren eta erabilgarritasunaren funtsezko zutabeak bermatzeko.

Segurtasunari eta alor horretako kontzientziazioari lotutako jardunaldietan laguntzen eta hitz egiten du, hala enpresentzat nola gobernu-erakundeentzat.

David Barrosok 20 urte baino gehiago daramatza segurtasunean lan egiten, oso alderdi desberdinetan gainera (gorabeheren aurrean eman beharreko erantzuna, inteligentzia, sare eta sistemetako segurtasuna eta abar). Gaur egun, CounterCraft enpresaren fundatzailea da, eta mundu osoko enpresa eta gobernuei kontrainteligentzia digitaleko kanpainak zehazten eta zabaltzen laguntzea du helburu. Lehenago, Telefónicaren segurtasuneko enpresa den ElevenPaths-eko CTOa eta sortzailea eta Telefónica Digitaleko Segurtasun Intelegintziako arduraduna izan da. Telefónican hasi aurretik, AT&T enpresako segurtasuneko koordinatzailea izan zen Espainian eta Portugalen, eta, geroago, S21sec enpresako e-crimeko zuzendaria. Bertan, 30 pertsonako talde bat zuen ziberkrimenari aurre egiteko, eta mundu osoko konpainia eta gobernuei lagundu zien edozein mehatxuri aurrea hartzen eta erantzuten.

Davidek hitzaldi ugari ematen ditu segurtasunari, gailu mugikorren arriskuei, ziberkrimenari, botnetei, malwareei, DDoS izenekoei eta abarri buruz, eta segurtasunaren arloko mundu osoko talde eta ekitaldi ugaritan parte hartzen du, hala nola BlackHat, RSA Conference, e-crime congress, APWG, FIRST, NATO, ENISA, Segurinfo, RootedCon eta ICCyber izenekoetan.

Readingeko Unibertsitateko Henley Business School ikastetxean Giza Baliabideen Nazioarteko Kudeaketako irakaslea da Chris Brewster, baita Herbehereetako, Portugaleko eta Finlandiako ikastetxeetan ere. Esperientzia zabala hartu zuen sindikatuetan, gobernuan, aldizkari espezializatuetan, eraikuntzaren eta aireko garraioaren sektoreetako langileen zuzendaritzan eta aholkularitzan, irakasle bihurtu aurretik. Chrisek nazioarteko hainbat konpainia garrantzitsutan parte hartu du, eta kudeaketa-programak erakutsi ditu mundu osoan zehar.

Era berean, ikerketa eta argitalpen ugari egin ditu nazioarteko giza baliabideen kudeaketaren arloan, nazioarteko mugikortasun- eta erbesteratze-esparruetan batez ere. 2002an, Chris Brewster-ek Memorial Georges Petitpas Saria jaso zuen Langileak Kudeatzeko Elkarteen Munduko Federazioaren aldetik, giza baliabideen nazioarteko kudeaketan egindako ekarpen esanguratsuagatik.

Arizkuren irakaslea, Deustuko Unibertsitateko katedraduna, Deusto Business Schoolen (DBS) Master in International Businesseko zuzendaria da. Giza eskubideen kudeaketaren eremuan espezializatuta dago, irakaskuntzaren zein ikerketaren ikuspuntutik. Ikerketaren eremuan, DBSko “Erakundeen berrikuntza eta zuzendaritza jakintzaren gizartean” taldeko ikertzaile nagusia izan da. Bere lanbide-ibilbidean, proiektu ugari zuzendu ditu. Horien artean, gaian duen interes pertsonalagatik, giza eskubideen nazioarteko kudeaketarekin zerikusia dutenak azpimarratu behar dira (hainbat ikuspuntu kontuan hartuta: erbesteratuen hautaketa, nazioarteko prestakuntza, enpresa globalizatuetako ordainsaria eta aberriratzearen kudeaketa, nagusiki). 12 doktorego-tesi zuzendu ditu, eta guztiek "Bikain Cum Laude aho batez” kalifikazioa lortu dute. Gaur egun, doktorego-ikerketako 2 proiektu zuzentzen ari da. Doktorego-tesiak defendatzeko hainbat epaimahaitan parte hartu du, eta artikulu ugari argitaratu ditu Estatuko zein nazioarteko zientzia-aldizkarietan. Arizkuren irakasleak, halaber, giza eskubideen kudeaketari lotutako gaiei buruzko ikerketaren inguruan egiten diren biltzarrik garrantzitsuenetan parte hartu du.

Giza Eskubideen Zuzendaritzako irakaslea da aspalditik Deustuko Unibertsitatean, eta arlo horretako eskolak eman ditu graduko eta graduondoko hainbat ikastarotan (masterra eta doktoregoa), Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean (DBS) eta Unibertsitate horretako Turismo Eskolan. Arizkuren irakasleak, halaber, giza eskubideen nazioarteko kudeaketari lotutako gaietako irakasle gonbidatua izan da atzerriko unibertsitateetan —Milwakee (AEB), Clermont Ferrand (Frantzia), Turin (Italia), Satakunta (Finlandia), Montpellier (Frantzia)— eta Estatukoetan —ICADE, Pablo de Olavide Unibertsitatea eta Mondragon Unibersitatea—, eta giza eskubideen nazioarteko kudeaketarekin espezifikoki lotuta dauden alderdiei buruzko hitzaldi ugari ematen ditu Estatuko eta nazioarteko foro askotan.

Psikologian lizentziaduna, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. 12 urtetik gorako esperientzia du erreklutamenduaren industrian, nazioartean ospe handia duten aholkularitza-enpresa multinazionaletan. Aditua da negoziazioan, giza eskubideen inguruko aholkularitzan, exekutiboen bilaketan eta industria-sektorearen barruko erdi-mailako kargudunen erreklutamenduan.

Duela urtebetez geroztik, Antal Internationalen Bilboko bulegoko arduraduna da. 4 urte baino gehiago eman ditu Antal Internationaleko automozio eta industriaren dibisioan.

2013tik, Mª Sol Busto Gestamp enpresako Txasis negozio-unitateko Giza Baliabideen zuzendaria da. Psikologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean (1987an) eta Giza Baliabideetako Zuzendaritzan graduondoa du Finantza Ikasketen Zentroan (1995). Giza Baliabideen kontsultore gisa hasi zuen bere esperientzia profesionala, Andersen Consulting enpresan, hau da, gaur egungo Accenturen, 1990. urtean. Bi urte geroago, Bilboko bulegoko Giza Baliabideen arduradun bihurtu zen enpresa horretan bertan, eta han jarraitu zuen bere ibilbide profesionala, 1999. urtera arte.

Urte horretan bertan, Iberdrolan hasi zen Garapen Profesionaleko Prestakuntza eta Programen arduradun gisa. 2013. urtera arte bete zuen lanpostu hori; ondoren, Gestampeko Txasis negozio-unitateko Giza Baliabideen zuzendari-lanpostua bereganatu zuen, hain zuzen ere gaur egun betetzen duen postua.

2010. urtean, Programme for Leadership Development (PLD) ikasi zuen ESADE Business School eta Deusto Business School (Deustuko Unibertsitatea) zentroetan eta, 2012an, Energising Leadership Programme (ELP) egin zuen, ESADE Business School zentroan berriz ere.

Ciara O’Higgins-ek 15 urtetik gorako esperientzia du nazioarteko negozioetan, eta aditua da zerbitzu eta erakundeetarako ezagutzan oinarritutako internazionalizazio-estrategietan. ESIn (Europako Software Institutua) eta ondoren TECNALIAn egin duen lanaren helburua izan da oinarri teknologikoa duten zerbitzuak saltzeko eta teknologia transferitzeko nazioarteko sareak sortzea. TECNALIAko Nazioarteko Hedapeneko zuzendaria zela, honako ardura hauek hartu zituen bere gain, besteak beste: nazioarteko taldeak kudeatzea, atzerriko bulegoetan giza baliabideetako politikak ezartzea eta erbesteratze-politikak garatzea. Orobat, esperientzia du nazioarteko lankidetza-proiektuetan —lankidetzan jardun du Arabako Gurutze Gorriarekin— eta garapen ekonomikorako eta finantzaketa aldeaniztunerako proiektuetako senior kontsultore gisa, IDOM Kontsultoretzan.

Ciara frantziar-irlandarra da, eta 18 urte daramatza Euskadin bizitzen. European Management Sciencen lizentziaduna da, Ingalaterrako Kent Unibertsitatean; IESEko MBA du, baita Gizarte Erantzukizun Korporatiboko masterra ere, Camilo José Cela Unibertsitatean. Gaur egun, doktoretza egiten ari da Deusto Business Schoolen.

Mundura Begira 2016

Joan den urtean, Mundura Begira – Mirando al mundo jardunaldiaren lehen edizioa egin zen. Egun hartan, gaur egun Basque Consortium bihurtu den Euskal Nazioartekotze Partzuergoa aurkeztu zen jendearen aurrean.

Erakunde hori, nolanahi ere, osatzen zuten erakunde guztiek planteatutako estrategien koordinazioa eta gobernantza hobetzeko sortu zen, euskal enpresen nazioartekotzea sustatu ahal izan zedin.

Partzuergoak, gainera, euskal enpresei nazioartekotzen laguntzeko programak eta neurriak biltzen dituen Katalogoa aurkeztu zuen, fase guztiak kontuan hartuta: esportazioak, merkatuen azterketa, merkataritza-harremanak, kanpoko ezarpenak eta abar.

Topaketan, halaber, nazioartekotze-prozesuen inguruko joera orokorrei buruz eztabaidatu eta lehentasunezkotzat hartutako bost merkatuak (Alemania, Txina, AEB, Mexiko eta Hegoafrika) zehatz-mehatz aztertu ahal izan genituen, harremanen heldutasunari zein aukera berriak ikertzeko beharrari dagokionez. Horretarako, herrialde horietan espezializatutako analistak izan genituen.

Non eta Noiz

2017ko ekainaren 14a, asteazkena

KURSAAL jauregia – Ganbera Aretoa (Auditorioa) eta Jantoki Eremua (lan-eremua)