Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 apirila, 2023 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Enpresa Digitala, Inkesta soziolinguistikoa, Innobasque eta Serbitizazio dira gaur albiste.
Indeusberri Bannerra_Apirila

G4ra migratzeko tailerra izaten ari den arrakasta ikusita, Enpresa Digitalak beste saio bat antolatu du eta hori nabarmendu du gaurko buletinak. Honekin batera, azken Inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta Innobasquek eguneratutako azken I+G+b datuak irakur ditzakegu, baita Serbitizazio berbaren esanahia ere.

Innobasquek EAEko I-G-b arloko azken datuak eguneratu ditu bere Web interaktiboan, berrikuntza egiten duten euskal enpresen hazkundea egiaztatuz. Tresna interaktibo honek aukera ematen du Euskadiko I+G eta berrikuntza datu garrantzitsuenak ezagutzeko, bai maila globalean, bai lurraldeka eta sektoreka, eta Espainiako eta Europako datuekin alderatzeko. Datuak 2008an hasten dira, urte horretan hasi baitzen finantza-krisia. Datu berriak agertu ahala eguneratzen dira, sei ataletan banatuta: Inbertsioa, Nazioartekotzea, Pertsonak, Enpresak, Emaitzak eta Euskadi EBean.
Herritarren % 67 euskararen erabilera sustatzearen alde dago, azken inkesta soziolinguistikoaren arabera. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak EAEko VII. Inkesta Soziolinguistikoaren datuak aurkeztu dit, 2021ean egindako inkestatik eratorritako datuak. Daturik azpimarragarrienak hauek: euskaldunen kopuruak 12 puntuko hazkundea izan du azken 30 urte hauetan, 261.000 hiztun irabaziz. Euskaldunen ehunekorik handiena 16-24 urte bitarteko gazteen artean dago, adin tarte horretan %74,5a baita euskalduna. EAEko 16 urte edo gehiagoko biztanleen % 67 euskararen erabilera sustatzearen alde dago, orain dela 30 urte baino 12 puntu gehiago.
GA4ra migratzeko tailer praktikoa egingo da euskaraz, maiatzaren 3an, Enpresa Digitalaren eskutik Garaia Parke Teknologikoan. Tailer praktiko honetan Universal Analytics-etik GA4ra migratzeko oinarrizko pausoak emango ditugu lehen bait lehen analitika bertsio berriarekin lanean has zaitezen alferrikako pausorik eman gabe. Google Analytics 4ra migrazioa egin nahi duen edonorentzat zuzendutako tailerra da, baita zuzenean GA4rekin lanean hasi nahi duen edonorentzat ere. Garaia Parke Teknologikoan egingo da.
“SERBITIZAZIO” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Produktu bati zerbitzu bat aplikatzea, bezeroentzako balio erantsia edo eskaintza berria sortzeko asmoz. Aktiboen erabiltzaileen eta hornitzaileen arteko harremanak ulertzeko modu berri bat da, zeinak zerbitzua ematea du oinarri, eta ez hainbeste ondasun fisikoak ematea. Harreman horien ondorioz inplikatutako aldeen elkarketa eta kooperazioa gertatzen da, eta hornitutako aktiboen arriskuen eta onuren partekatzea.

Lotutako albisteak

22 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
15 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Korrika GDANSK 14 Marzo, 2024 Euskara industrian
Spri Taldeak KORRIKA egingo du hemen eta AEBn, Polonian, Txekian, Alemanian, Indian, Japonian, Korean eta Brasilen
Irakurri gehiago
8 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak