Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 urtarrila, 2023 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Bizkaiko Foru Aldundia, Enpresa Digitala eta Genero-eten digitala.
IndeusBerriren bannerra

Urtarrileko azken IndeusBerrik honako albiste hauek nabarmendu ditu: alde batetik Bizkaiko enpresetan euskararen erabilera sustatzeko Foru Aldundiaren laguntza-programaren deialdia ireki dela; bestetik Enpresa Digitalaren eskutik Google Analytics 4rekin lanean hasteko tailerra egingo dela euskeraz datorren asteartean. Eta azkenik, Industria Berriaren Hiztegiko kontzeptu berri bat: Genero-eten digitala.

“Genero-eten digital” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabileran hautematen den generoaren araberako aldea. Ikuspegi nagusiaren arabera, emakumezkoek IKTak gutxiago erabiltzen dituzten kasuetan, hartarako aukera murritzagoa eta sarbide mugatuagoa izatea da arrazoi nagusia, eta muga horiek hezkuntzarekin, lanbidearekin eta diru-sarrerekin daude lotuta. Kondizio horietatik kanpo, ordea, emakumezkoek IKT teknologiez baliatzeko joera eta jardute-maila handiagoa bide dute.
Google Analytics 4rekin lanean hasteko tailer praktikoa egingo du Enpresa Digitalak datorren asteartean. Datorren urtarrilaren 31n, Bizkaia Enpresa Digitalak antolatuta, Google Analytics4 erabiltzen hasteko tailer praktikoa egingo da, euskaraz, Mondragon Unibertsitateko Eli Garcia irakaslearekin. Google Analyticsen azken bertsioak aldaketa handia dakar web neurketarako tresna honen inguruan orain arte ezagutzen genuenari dagokionez. Google Analyticsekin lan egiten duenari edota Marketing digitaleko estrategia neurtu nahi duenari zuzenduta dago tailerra.
Bizkaiko enpresetan euskararen erabilera sustatzeko laguntza deialdia egin du Foru Aldundiak. 2023an enpresa-munduan euskararen erabilera sustatzeko Bizkaiko Lurralde Historikoan planak egitea lagunduko du diruz Foru Aldundiak, baita Lantokiko Prestakuntza modulua euskaraz egiteko aukera eskaintzeak dakartzan gastuen finantzaketa ere. Laguntza programa honen deialdia urtarrilaren 16an jarri zen martxan eta martxoaren 14a izango da eskaerak aurkezteko azken eguna. Merkataritza-sozietate, kooperatiba-sozietate, banako enpresaburu eta profesionalei zuzendutako laguntza da.

Lotutako albisteak

19 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
22 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak