BT-BLANCO
logos

EUSKAL ENPRESENTZAKO NEGOZIO-AUKERAK IPAR AMERIKAKO 15 ESTATUTAN

Jardunaldia eta b2b bilerak

Ipar Amerikako 15 Estatutako gobernuek adierazi dute Euskadi herrialde ekonomiko erakargarria dela enpresa arloko inbertsioak atzemateko, SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko  Euskal Agentziak eginiko tramiteei esker. Hala, lan-jardunaldi bat egingo da Bilbon Ipar Amerikako Enbaxadaren babesarekin, non Estatu horietako ordezkariek beren merkatuak eskainiko dizkieten euskal enpresei merkatu horietan inbertitu eta negozioak egin ditzaten. Horrez gain, aukera egongo da banan-banako B2B bilerak egiteko ekitaldian bildutako ordezkariekin.

Enbaxadako kideez gain, Euskadira etorriko dira Estatu hauetako ordezkariak: Colorado, Florida, Georgia, Illinois, Indiana, Iowa, Kentucky, Ohio, Tennessee, Virginia, South Carolina eta Maryland, New Jersey, Pennsylvania eta West Virginia, azken lau horiek First Energy enpresaren eskutik –Estatu Batuetako energia konpainia garrantzitsuenetako bat da, zeinak laguntza ematen dien Estatu horietan kokatzea edo haztea helburu duten enpresei.

AEBetan inbertsioak emendatu edo proiektu berriak garatu nahi dituzten enpresek aukera izango dute bilerak egiteko Estatu horietako ordezkariekin. Baina, horretarako, eskaera egin beharko dute aurretik, onlineko izen-emate inprimakia betez. Eskaera horiek ordezkariei helaraziko zaizkie eta agendak Estatu bakoitzaren interes sektorialen arabera osatuko dira.

EGITARAUA

09:30 - 11:00

Euskal enpresen eta Ipar Amerikako 15 Estatutako ordezkarien arteko B2B bilerak

11:00

Welcome Remarks

11:15

Business Opportunities in the USA

Ricardo Peláez, Deputy Counselor for Commercial Affairs, US Embassy in Spain

11:25

Antje Abshoff, Managing Director State of Virginia European Office

EDO Economic Development Office: Presentation on Investor Visas – Consular Department US Embassy in Spain

12:00

Presentation on Investor Visas - Consular Department, U.S. Embassy Spain

Ricardo Pelaez Deputy Counselor for Commercial Affairs

12:00-14:00

Euskal enpresen eta Ipar Amerikako 15 Estatutako ordezkarien arteko B2B bilerak

JARDUNALDIA ETA B2B BILERAK

Estatu Batuetako 15 Estatuetako ordezkariek argi eta garbi azaldu nahi dute zeintzuk diren toki bakoitzean negozio-aukerak dituzten enpresa-sektoreak. Enpresek aukera izango dute bilerak egiteko Estatu horietako ordezkariekin. Horretarako, eskaera egin beharko dute aurretik, onlineko izen-emate inprimakia betez. Eskaera horiek ordezkariei helaraziko zaizkie eta agendak Estatu bakoitzaren interes sektorialen arabera osatuko dira.
colorado

Colorado

Florida

georgia

Georgia

illinois

Illinois

indiana

Indiana

iowa

Iowa

maryland

Maryland

south carolina

South Carolina

WEST VIRIGINIA

West Viriginia

Virginia_in_United_States.svg

Virginia

Tennessee

Tennessee

New_Jersey

New Jersey

Kentucky

Kentucky

Ohio

Ohio

Pennsylvania

Pennsylvania

LEHENTASUNEZKO SEKTOREAK

Aeroespaziala, Elikadura, Automozioa, Fabrikazio industrialeko bioteknologia, Zibersegurtasuna, Corporate Services, Energia, Fabrikazio aurreratua, Plastikoak, Portuak, Kimika, Osasuna: ekipoak, I+G, Finantza-zerbitzuak, Smart cities: auto elektrikoa, Startup-ak: Silicon Valley-ren alternatiba, IKTak.

JARDUNALDIRAKO IZEN-EMATEA ETA B2B BILEREN ESKAERA

FECHA Y LUGAR

Martxoak 13
Bizkaia eraikina. Urkijo Zumarkalea 36, 4. solairua
Aldameda Urquijo 36, 48011 Bilbao

Zalantzaren bat baduzu,
jarri gurekin harremanetan

info@basquetrade.eus I info@spri.eus T.: 902702142

BT-BLANCO
logos