NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Txirrindularien Masa Kritikoa Bilbora iritsi da

Bozkatu albiste hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 4 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
Bilboko Kritikona

Maiatzaren 13tik 15era Masa Kritiko bat egingo da Bilbon eta txirrindulariak elkarrekin batuko dira bizikletaren erabilpena sustatzeko hirian. Topaketa horiek aldian behin antolatzen dira nazioarteko ehunka hiritan. Bilboko Kritikona izenburupean, bizikletaren inguruko jarduera ludikoak egingo dira eta topaketaren ekitaldi garrantzitsuenetako bat hirian barrenako ibilbidea izango da, larunbat arratsaldean hasi eta herritar guztientzat zabalik egongo dena.

Madrileko Bici Crítica topaketa bateko argazkia, Alberto Mélidarena.

Madrileko Bici Crítica, Alberto Mélidaren argazkia.

Masa Kritikoa munduko hiri askotan  hilean behin egiten den ospakizun bat da. Ospakizun horretan deialdia egiten zaie bizikleta zale guztiei hirian barrena ibilaldi bat egiteko. Ekimen hau San Frantzisko hirian sortu zen 1992an pertsona talde txiki baten eskutik, baina urteen puruz beste hiri batzuetara ere zabaldu da, bai Estatu Batuetan, Hegoamerikan, eta baita ere Europan, Asian, Afrikan eta Ozeanian. Txirrindularitzari buruzko Return of the Scorcher dokumentaletik (Ted White) datorkio izena topaketari, baina erreferentzia egiten dio baita ere mugimendu honen filosofiari, ez baitauka atzean inolako antolakunde edo kolektibo zehatzik. Aldizkako topaketetan elkartzen diren pertsona taldeak baino ez dira eta bizikleta  aldarrikatzen eta sustatzen dute hiriko trafiko bezala, autoa baino alternatiba ekologiko eta seguruagoa delako. Bere webean diotenez, ez dago ez liderrik, ezta ere erakunderik, eta ez da manifestazio bat ere. "Bizikleta erabiltzaileen bilera bat da, hirian buelta bat emateko gogoa duten txirrindulariak elkartzeko". Horregatik, ez dute baimenik eskatzen, auto gidariek ere ez dutelako baimenik behar errepideak okupatzeko.

Hitzordu hori Bilbon izango da maiatzaren 13tik 15era. Ostiral arratsaldetik hasita hirian barrenako ibilbideak egingo dira, tren bidaia bat ere bai txirrindulariek trena erabiltzeko duten eskubidea aldarrikatzeko eta azkenik herri bazkari bat Casilda Parkean. Topaketaren ardatza bizikleta ibilbide masibo bat izango da, larunbatean arratsaldeko bostetan hasiko dena Areatzan eta zabalik egongo dena parte hartu nahi duten guztientzat. Masa Kritiko guztietan bezala, ibilbidea ez dago aurrez ezarrita, paseoan zehar inprobisatuko da.

Estatu mailan 2004an hasi zen Bici Crítica izeneko Madrileko topaketa da masiboena. Harrezkero, txirrindulariak hileko azken ostegun guztietan elkartzen dira Cibeles Plazan eta patinatzaile askok ere bat egiten dute eurekin, batzuetan 2.500 parte-hartzaile baino gehiago elkartzen direlarik.

Interesgarri gerta dakizuke:

  • Data: 2011/05/11
  • Egilea: Laura Fernández

Iruzkinak Albistea honetarako

Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: