Oscar Pistorius korrikalari hegoafrikarrak azken Joko Olinpikoetan parte
hartu izanak eztabaida ireki zuen protesien potentzialari buruz, eta
eztabaidatzen dena da beren muga ote den giza gaitasunak berdintzea ala are
urrunago joan daitezkeen. Horixe
izan zen baita ere NESTAren azken Hot Topics topaketako
eztabaidagaia, non protesietan aplikatutako bionika eta teknologiako aurrerapenak
jorratu baitzituzten.
Azken urteotan giza protesien arloa goitik behera aldatu da; protesiek ez
dute jada gorputza imitatzen, aitzitik, gaitasunak lehenesten dituzte, funtzio
fisiko edo kognitiboak hobetzeko aukera planteatzeraino, ez soilik ezgaitasunak
dituzten pertsonengan, baita ere gainerako gizaki guztiengan. Prosthetics
and Bionics topaketan galdera bat egin zen: prest al gaude gorputzaren
eraldaketa horiek onartzeko? David James, Sheffield Hallam University-ko kirol
ingeniariaren ustez sasoi batean gauza bera pentsatuko genuen kontaktuzko
lenteez edo arropa sintetikoaz eta, beraz, ikusi beharko da gizarteak onartzen
duen eta gizartera egokitzen den.
Berkeley Unibertsitateko Human Robotics and Human Engineering
Laboratory zentroa da arlo honetako aurreratuenetako bat. Han,
esaterako, zama garraiatzeko gaitasuna handitzen duten kanpoko hezurdurak
garatu dituzte. Proiektua armen sektorerako pentsatuta zegoen, baina beste arlo
batzuetara ere eboluzionatu du, eta hala, oinez ibiltzeko aukera eman zaie
ezgaitasuna duten pertsonei. DARPAko Revolutionizing
Prosthetics zentroan adimenarekin kontrolatutako protesiak eta
luzapenak garatzen ari dira. Gaitasun kognitiboen arloan ere ikerketa ugari
egin dituzte memoria, arreta jartzeko gaitasuna edo pertzepzioa handitzeko, bai
farmakoak erabiliz eta bai aldaketa genetikoen bidez. Dena den, esparru horiek zalantza
handiak sortzen dituzte oraindik
etikan eta araudi arloan.
Interesgarri gerta dakizuke: