NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Jolasean, bideojokoa kultura garaikidearen zati bezala

Bozkatu albiste hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 2 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
Bideojokoa, orange_beard-en irudia

Azken urteotan bideojokoen sektoreak ikaragarri eboluzionatu du eta aisialdiaren esparruan sartzeaz gain, sartu da baita ere hezkuntzan, osasunean eta artean. Arteleku-Tabakalera erakundeak abenduaren bukaeran amaituko den Jolasean proiektua antolatu du bideojokoen rolak eta aukerak esploratzeko.

Jolasean topaketaren irudia.

Tradizionalki nerabe eta heldu gazteen aisialdiko elementutzat jo izan bada ere, bideojokoa gure kulturaren funtsezko elementu bilakatu da. Gorabidean dagoen industria honek bederatzi milioi euro baino gehiago mugitzen ditu eta imajinario kultural kolektibo zabal bat sortu du. Gainera, aisialdiaren sektoreaz haratago iritsi da, hezkuntzan (ikastetxeen barnean zein kanpoan), osasunean edota enpresan ere sartu baita; hor ditugu esaterako lanbide heziketako joko serioak. Bideojokoen formatuak baita ere balio dezake esperimentatzeko eta errealitateari buruz hausnartzeko, gai baita elkarreragiteko eta orainaldi edo etorkizun posibleak irudikatzeko. Arteleku-Tabakalera erakundearen Jolasean programaren helburua da bideojokoak ikuspegi desberdinetatik aztertzea, betiere kontuan hartuz gehiago prestatu, ikertu eta esperimentatu beharra dagoela.

Videojuegos en las Bibliotecas topaketan liburutegi kontzeptuaren aldaketa jorratu zen. Gaur egun liburutegiak gazteen premia berriei erantzun behar die eta premia horiek nagusiki eduki sorkuntzarekin, euskarri berriekin eta hezkuntza tresna interaktiboekin lotuta daude. Azken multzo horretan sartzen dira bideojokoak. El juego como plataforma para el aprendizaje y la educación jardunaldian, berriz, tokiko lantalde batentzako oinarriak ezarri ziren jolasa hezkuntzarako tresna bezala aztertzeko. El juego como espacio para la experimentacióntopaketan, artearen, esperimentazio sortzailearen eta berrikuntzaren arteko loturak bilatu zituzten. Saioak Joxe Mari Korta Zentroan antolatu ziren, UPV/EHUk Gipuzkoan duen Campusean.

Egitarauaren barruan, azaroaren 25etik abenduaren 3ra PlayLab2 tailerra egin zen Carlos Santamaría Zentroan. Tailer hori laborategi bat da bideojokoak kolaboratiboki sortzeko, gaur egungo finantza krisiari buruzko hausnarketatik abiatuta. Abenduaren 15 eta 16an Videojuegos: un medio de masas bastardo izeneko beste tailer bat antolatuko dute UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroan erakusteko zeintzuk diren bideojokoen irakurketa desberdinak (kulturalak, moralak edo filosofikoak) eta aro garaikidean duten eragina.

Interesgarri gerta dakizuke:

  • Data: 2011/12/07
  • Egilea: Laura Fernández

Iruzkinak Albistea honetarako

Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: