NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Bikonsulting, enpresetan, erakundeetan eta udalerrietan Ondasun Komuna neurtzen duen aholkularitzako enpresa

Bozkatu albiste hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 4 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
Bikonsulting kooperatibaren logoa.

Gasteizen Bikonsulting jarri dute martxan, Ondasun Komuna neurtzeko aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen dituen Estatuko lehen kooperatiba. Eredu ekonomiko eta sozial justuagoa sustatzeko helburuarekin sortu zen proiektua, eta horretarako, tailerrak egiten dituzte udalekin, alderdi politikoekin eta enpresekin.

Tailer baten irudia.

Ondasun Komunaren aldeko udalerrien tailerra.

Bikonsulting aholkularitzak Plan Biko por el Bien Común elkartean du jatorria. Gasteizen kokatutako erakunde horrek Ondasun Komunaren Ekonomiarekin lotutako jarduerak bultzatzen ditu duela 3 urtetik. Hainbat kidek -enpresa mundutik, marketinetik eta EESetik datozenak- erabaki zuten filosofia hori beren lan profesionalari aplikatzea eta halaxe sortu zen Bikonsulting aurtengo apirilean. Irabazi asmorik gabeko kooperatiba bat da eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu ondasun komunean interesatuta dauden antolakundeentzat.

"Aholkularitza sortu genuen gure egunerokotasuna koherentea izan dadin laneko bizitzarekin" azaldu du Javier Goikoetxea, Bikonsulting kooperatibako aholkulariak "eta uste dugulako antolakundeek -mota batekoek zein bestekoek- balore batzuen arabera jardun behar dutela eta ulertu behar dutela emaitza ekonomikoak bezain garrantzitsua dela oreka lortzea gizartean eta ingurumenean". Kooperatibak laguntza zerbitzuak ematen ditu enpresa, elkarte eta alderdi politikoentzat, eta gainera mintegiak, hitzaldiak nahiz prestakuntza tailerrak antolatzen ditu. Metodologia bat dute ondasun komunaren printzipioak ekintza errealetara eramateko eta antolakundean nahiz gizartean duen eragina neurtzeko. "Ondasun komuna balioan jartzen duten tresnak eskaintzen ditugu, jendeak filosofia gisa ikusten duelako baina neurtu egin behar da eta emaitzak erakutsi" azaldu du Javier Goikoetxeak.

Urriaren hasieran Ondasun Komunaren aldeko udalerrien tailerra  antolatu zuten eta martxan dauzkate enpresentzako hainbat mintegi, zeintzuetan beren metodologia erabiltzen erakusten baitiete bezeroak eta hornitzaileak leialtzeko edo emaitzak hobetzeko. Azaroaren 5ean Inguraldek (Barakaldoko Garapen Agentziak) antolatutako Ondasun Komunaren Ekonomia  jardunaldian parte hartuko dute, eta azaroan Ekuadorrera joango dira aholkularientzako prestakuntza tailer bat egitera.

Interesgarri gerta dakizuke:

  • Data: 2014/10/31
  • Egilea: Laura Fernández

Iruzkinak Albistea honetarako

Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: