NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

70 hirik baino gehiagok bat egin dute Wikipedian emakumeen parte-hartzea sustatzeko maratoiarekin

Bozkatu albiste hau
Emaitza:    Interesik gabekoa  3 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
Wikipediaren logoa.

Wikipedian 10 editoretatik bat baino ez da emakumezkoa eta presentzia eskas horrek baldintzatu egiten ditu kontsultarako web garrantzitsuenaren edukiak. Eten hori murrizteko eta emakumeek idatzitako edukien presentzia handitzeko, Wikimedia Fundazioak edizio-maratoiak antolatu zituen martxoaren 7an mundu osoko 70 hiri baino gehiagotan.

“We can edit” kartela

Irudia: Wikipedia.

Wikipediako editoreen %13 baino gutxiago dira emakumezkoak eta genero-eten hori argi ikusten da Sareko entziklopedia handi eta kontsultatuenak jasotzen dituen edukietan. Gaztelaniazko Wikipediak eginiko analisi batek dio emakumeei buruzko artikulu biografikoetan agertzen diren hitzen %26,8 genero eta familia baldintzei buruzko erreferentziak direla (emakumea, emaztea edo inoren ama) eta artikuluak gizonezkoei buruzkoak direnean hitzen %3,8ra jaisten da portzentaje hori.

Eten hori murrizteko eta entziklopedia libreko emakumezko editoreen kopurua ugaritzeko, Wikimedia Fundazioak (Wikipedia atariaren atzean dagoen erakundeak) hainbat ekintza antolatu zituen mundu osoan martxoaren 7an. Besteak beste, editatoiak egin zituzten nazioarteko 70 hiri baino gehiagotan, hau da, entziklopediako artikuluak sortzeko eta hobetzeko edizio-maratoiak.

Wikimedia Iberocoop-ek topaketak antolatu zituen Latinoamerikan, Espainian, Portugalen eta Italian. Medialab-Prado-n, esaterako, Editando juntas Wikipedia editatoia egin zen Medialabeko Kazetaritza Hiritarra proiektuaren koordinaziopean, eduki berriak kolaboratiboki sortzeko helburuaz. "Club de las 25" eta "Mujeres por África" erakundeek ere maratoi bat antolatu zuten, arlo desberdinetako emakume afrikar garrantzitsuei buruzko edukiak sartzeko. Bestalde, mundu osoko hainbat hiritan Art+Feminism kanpaina bultzatu zen bigarren urtez jarraian, helburu honekin: artearen munduko emakumeen estaldura hobetzea Wikipediaren barnean. wikiD ekimenak, bestalde, ikusgarritasuna eman zien arkitekturaren eta diseinuaren arloetako profesional garrantzitsuen lanari.

Zergatik daude Wikipedian askoz ere emakume editore gutxiago? Galdera horrek eztabaida sortzen du. Wikimedia Foundation erakundeko zuzendari ohi Sue Gardner-ek dio arrazoiek badutela zerikusia hesi teknologikoekin, denbora eskasiarekin eta edukietako genero bazterkeriarekin. Nolanahi ere, Wikimedia Fundazioaren helburuetako bat da eten hori murriztea eta horretarako hainbat ekintza jarri ditu martxan Mind the gap taldearen bidez, ikerketak, baliabideak eta proiektuak biltzeko.

  • Data: 2015/03/12
  • Egilea: Laura Fernández

Iruzkinak Albistea honetarako

Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: