NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Klima aldaketaren aurka, gazteen oihua!

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Euskara
LABURPENA Jardunaldiaren nahia Donostia eta Gipuzkoako gizartean orohar, eta gazteen artean batez ere, mundu mailan gauzatzen ari den klima aldaketari aurre egiteko ikasle mugimenduaren difusioa eta ezagutza handitzea da. Batetik, klima aldaketa fenomenoaren garrantzia azpimarratu nahi dugu; fenomeno honen arrazoiak, ondorioak eta eragozteko proposamenak gazteen artean zabaldu daitezen. Eta bestetik, ikasle mugimenduaren gakoak parte hartzaile guztion artean zehaztu nahi ditugu. Horrela, ikasle eta gazteen parte hartze sozial eta politikoa bultzatu eta bide batez, gizartean eragile aktibo bezala bere burua ikusi dezaten sustatuko dugu. Horretarako, klima aldaketari aurre egiteko arlo desberdinetan lanean diharduten hizlariak gonbidatuko dira jardunaldira: Arlo akademikotik, tokiko erakunde publiko batetik eta ikasle mugimendutik. Gerturatzen direnak ikuspuntu desberdinak ezagutuko dituzte. Bestalde, gerturatzen direnen parte hartzea kahoot doako internet bidezko aplikazioaz baliatuz sustatuko da, horrela gaiaren inguruko ezagutza ebaluatuz eta haien proposamenak kontuan hartuz

HELBURUAK

Klima aldaketari aurre egiteko ikasle eta gazte mugimendua Donostia eta Gipuzkoako ikasleen zein herritarren artean zabaldu.
Klima aldaketaren garrantzia azpimarratu: arrazoiak, ondorioak eta hauek eragozteko edo gutxitzeko proposamenen ezagutza gazteen eta herritarren artean zabaldu, gaiaren inguruko interesa eta sentsibilizazioa areagotzeko asmotan.
Ikasle eta gazteen parte hartze sozial eta politikoa bultzatu. Horrela, beraien burua gizarteko eragile aktibo bezala ikusiko dute.

EGITARAUA

Aurkezpena

16:15 ONGIETORRIA

16:30 IRIKIERA. EUSKO IKASKUNTZAREN ASMOZ FUNDAZIOA

Txostenak

16:45 XABIER EZEIZABARRENA (EHU-UPV) INGURUMEN ZUZENBIDEKO MASTERRAREN ZUZENDARIA

17.00 MANU GONZALEZ BARAGAÑA (CRISTINA ENEA FUNDAZIOA) IRAUNKORTASUNAREN BEHATOKIKO ZUZENDARI TEKNIKOA

17.15 ADRIANA URIBESALGO (EKOMODO) FUNDATZAILEA

Dinamika parte hartzailea

17.45 ZER DAKIGU KLIMA ALDAKETARI BURUZ? Kahoot

18.15 ETA GUK ZER EGIN DEZAKEGU? Mahai-ingurua

Itxiera

HIZKUNTZA 

Elebiduna

HARTZAILEAK

Donostia eta Gipuzkoa mailan klima aldaketarekin kontzientzia duten gazteak eta klima aldaketari aurre egiteko alternatibak ezagutu nahi dituen pertsona oro.

IZEN-EMATEA 

https://forms.gle/7CBZqdJaxyhbxkR4A 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: