NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Euskadi 2025 Eraldaketa Digitaleko Estrategia

Eraldaketa Digitaleko Estrategiaren bidez -EEDE2025 izen laburtuan-, eraldaketa digitalaren eredu berri bat definitzen da; horrek Euskal Administrazio Publikoaren eta eragile ekonomiko eta sozialen arteko harremana ulertzeko eta gauzatzeko beste modu bat dakar, erronka globalei elkarrekin aurre egin ahal izateko.

EEDE2025 hiru multzotan egituratzen da, eta, horri esker, Eusko Jaurlaritzak estrategiaren indarraldian fokua eta lehentasunak zein elementutan jarriko dituen zehaztu ahal izango da. Multzo horiek hauek dira: palanka teknologikoak (6), laguntza-bideratzaileak (10) eta aplikazio-esparruak (14). Hiru multzo horiek ez dute modu bakanduan jarduten, sistema gisa baizik, eta Euskal Autonomia Erkidegoarentzako balioa sortzearen ikuspegitik hartu behar dira kontuan. Hortik aurrera, hiru trantsizioetan planteatzen diren erronketan epe laburrera, ertainera eta luzera izan behar duten eginkizun disruptiboa kontuan hartuta hautatu dira palanka teknologikoak. Bideratzaileak teknologia digitalen hedapena errazten eta bizkortzen duten bitarteko, kanal edo gaitasun gisa osatzen dira.

EEDE2025en multzo horiek kontuan hartuz, estrategiaren helburu orokorra honako hau da: "Palanka teknologiko hasiberrien ezarpena bizkortzea, garapena indartzea eta bideratzaileen ahalmen frogatua aprobetxatzea, funtsezko aplikazio-eremuetan azkar barne har daitezen aktibatzea eta sustatzea, horrela, Euskal Autonomia Erkidegoak 2025erako aurre egin behar dion trantsizio teknologikoari eta digitalari, energia- eta ingurumen-trantsizioari, eta trantsizio sozialari eta sanitarioari lagunduz".




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: