Eraldaketa digitalerako teknologien ezarpen eta aholkularitza-zerbitzua, Euskadiko MikroETEak eta autonomoak berraktibatzen laguntzeko
Euskadiko enpresa-jarduera berraktibatzen laguntzeko, SPRIren Inplantariak zerbitzuak COVID-19aren ondorengo egoerari aurre egiteko beharrezko eraldaketa digitala ahalbidetuko duen teknologia multzoa autonomoen eta enpresa txikien eskura jarri ditu.
Negozioen eraldaketarako teknologia-tresna egokienen inguruko doako aholkularitza eskaintzen du Inplantariak zerbitzuko lantaldeak, negozioak ondorengoetarako prestatuago egon daitezen:
- Gehiago saltzea lortzeko; bitarteko digitalen bidez salmenta-bide berriak irekita.
- Bezero berriak erakartzeko; bezero potentzialei bideratutako sustapen-kanpainen bidez.
- Bezeroekin zuzeneko interakzioa izateko, haien beharrak ezagutu eta eskaerei aurre hartuta, zerbitzu desberdindua eskaini eta fidelizatu ahal izateko.
- Kostuak eta denborak aurrezteko; eskuz egin behar diren edota errepikakorrak diren eginkizunak errazten edo deuseztatzen dituzten tresnen bidez.
- Eraginkorragoa izateko; elkarlanerako eta telelanerako bitartekoen eta tresnen bidez.
- Bulegoa edonon izateko, lantaldeek edozein lekutatik lan egitea ahalbidetzen duten urruneko sarbideen, bilera telematikoen eta zereginen kudeatzaileen bidez. Zerbitzua bizkortzea; batetik, smartphone-en erabilera optimizatu eta bulego mugikor gisa erabilita, eta, bestetik, gizakiaren esku-hartzea ezabatzen duten sentsore eta komandoen bidez zereginak automatizatuta.
- Enpresaren segurtasuna areagotzeko, zibererasoen eragina saihestuta.
- Sortzen ari diren teknologia berriak ezagutzeko, hala nola makinen mantentze-lanetarako edo prestakuntzarako errealitate birtuala, edo mikroenpresari aplikatutako sentsoreak eraginkortasun energetikoetarako edo piezen aztarnarietarako, eta hala, negozioa lehiakideengandik bereizteko.
Teknologia horien erabilera dagoeneko probatu da Euskadiko 8.000 mikroenpresa eta autonomotan baino gehiagotan azken 10 urtetan, eta eskatzaileengan onurak lortu dira, adibidez:
- Salmenta gehiago (eskatzaileen % 37ren kasuan)
- Aurrezki gehiago (% 45), barne-kudeaketa optimizatzen baita
- Bezeroarekiko zerbitzu-kalitate hobea (% 50), eta horri esker, bezeroaren fidelizazioa lortu dute (% 20)
- Bezero berri gehiago erakarri dituzte (% 60)
- Markaren irudia hobetu dute (% 75)
Aholkulari teknologikoen taldeak eskuragarri dituen teknologiek bermatzen dute enpresan ezarpen optimoa; izan ere:
- Berehala erabiltzekoak dira
- Funtzionalitateari dagokionez, errazak dira, eta enpresa eskatzaileen profil teknologikoari egokitzen zaizkio.
- Gaikuntzarako, instalaziorako eta egokitzeko esfortzu minimoa
- Kosturik gabe edo hutsaren hurrengoa *
- Ezarpena adibideek lagunduta / Beste batzuen erabilerari buruzko gertuko erreferentziak
Inplantariak aholkulari taldeak, teknologiak ezarrita, negozioak eraldatu nahi ditu, eta horrekin honakoa lortu:
+ IKUSTERRAZAGOA Salmenta bide berriak | nterneten posizionatutako erakuslehio birtuala | inamizazioa eta promozioa sarean
+ ESKURAGOA Bezeroen kontsulta edo salmentaren ondorengo interakzio telematikoa | online banaketen abisu/hizorduen kudeaketa
+ MUGOKORRAGOA Zauden tokian bulegoa izan | Urrutiko sarbidea eta telelana | ereginen geoposizionamendua
+ ERRENTAGARRIAGOA On line ordainketak | Besteekiko online interakzioak | Automatizatutako erregistro aginduak
+ SEGURUAGOA Zibererasoen ondorioak gutxitu | Datuen b ahiketa edo galerarako prest egon
+ BEREIZGARRIAGOA Mantenimenduak eta formakuntza e rrealitate birtuala erabiliz | Eraginkortasuna areagotzeko gailuen sensorizazioa
INPLANTALARIAK zerbitzua eskatzeko, autonomoak edo ETEak SPRIren Bezeroaren Arreta zerbitzura jo behar du, eta honek jarriko ditu harremanetan INPLANTALARIAK zerbitzuarekin.
Telefonoa: 900 92 93 93
Email: info@spri.eus
Edo eman izena zuzenean
