Sareko Kide Izatea
Nor izan daiteke Innovanet Sareko kide?
Innovanet Sareko agenteak (Berrikuntzako eta Lehiakortasuneko Agenteak izena dutenak) dira irabazi-asmorik ez duten erakunde publiko eta erdipubliko guztiak, eta horien xedea berrikuntza sustatzea da, enpresa-, sektore- edo lurralde-esparruan lehiatzeko abantaila gisa. Halaber, enpresen ondoan jarduten dira maila desberdinetan, eta hurbiltasun geografikoa eta konfiantzazko harremanak direla-eta, enpresen errealitatea eragin-eremutik bertatik ezagutzen dute.
Nola izan naiteke Innovanet Sareko kide?
Zure erakundeak aldez aurretik Idazkaritza Teknikoari egin behar dio eskaera, eta hark erakundea Sareko kide izan daitezkeen agenteen profil motarekin bat datorren ebaluatuko du. Aldez aurretik eskaera egiteko, mezu elektroniko bat igorri behar da info@spri.es helbidera, honako ereduari jarraikiz:
GAIA: INNOVANET SAREKO KIDE IZATEKO ESKAERA
- Erakundea
- Helbidea
- PK
- Herria
- Harremanetarako pertsona
- Kargua
- Telefonoa
- Faxa
- E-posta
SPRI, SAk zure datu pertsonalak erabili ahal izango ditu konpainiaren jardunari eta antolatzen dituen ekitaldiei, zure interesekoak izango direla iritziz gero, buruzko informazio helarazteko xedearekin. Zure datuak helburu horretarako erabiltzea nahi ez baduzu, adierazi zure mezuan.
SPRI, S.A.
(InnovaNET Sarea )
Urkixo zumarkalea, 36 - Plaza Bizkaia eraikina, 4. solairua
48011 Bilbo
Telefonoa: 94 403 70 00
e-posta: info@spri.es
Lehen eskakizuna bete ondoren, "atxikitze akordioa" sinatuz eskaera baiezta dezan eskatuko zaio erakunde eskatzaileari, eta, halaber, "PROFILA"-ri buruzko galdera-sorta bete beharko du, Innovanet Sareko "AGENTEEN MAPA" barruan sartu ahal izateko.
HARREMANETARAKO
Araba Bizkaia
Arabako Teknologia Parkea Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Lumiere anaiak, 11 (01510 Gasteiz) Ibaizabal Bidea, 101 (48170 Zamudio)
Tel: (+34)945010055 Tel: (+34)944039500
E-posta: innovanet@pt-alava.es E-posta: innovanet@parque-tecnologico.net
Gipuzkoa SPRI
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea Alameda Urquijo, 36 - 4º
Mikeletegi pasealekua 53 (20009 Donostia) Tel: (+34)944037000
Tel: (+34)943 943 011 000 E-posta: info@spri.es
E-posta: innovanet@miramon.es