NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Pilotu Laguntza Programa. 2020

  • Eskaera aurkezteko epea: Epean
  • Muga eguna: 2020/10/30
  • Lurraldea: Euskadi
  • Ematen duen erakundea: Bestelako erakundeak

Helburuak

PILOTU laguntzak diru-laguntza publiko ez itzulgarrien bitartez bideratzen dira, zeintzuk nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinuan eta garapenean parte hartzen duten euskal enpresak laguntzera bideratzen diren. Oinarri hauen ondorioetarako, nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotua dela ulertuko da, atzerrian Inbertsio Publikoko Proiektua (IPI) egitearen egokitasuna ebaluatzea eta irabazi ukigarriak ematea helburu duen inbertsio bat denean, bere eskala minimoan. Horretarako, sozialki errentagarria, iraunkorra eta helmuga herrialdeko dagokien agintariek ezarritako politika lerrokatzeekiko konkordantea dela dioten azterketak behar ditu ezinbestean.

Hartzaileak

Izen soziala edo instalazio produktiboa Euskal Autonomia Erkidegoan duten mikroenpresak eta enpresa txikiak eta ertainak (ETE), beti ere, indarrean dagoen deialdia baino lehenago eratuak badira.
Indarrean dagoen plan estrategikoa edo nazioartekotzekoa dutenak, eta nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinuan eta garapenean parte hartzeko finantzaketa behar dutenak. Programa horiek egiteko modu, metodologia edo proposamen berritzaileak probatzeko balio behar dute, eskala murrutzean burutuak, eta lortutako esperientziatik abiatuta, gero bolumen handiagoko proiektuetan errepika daitezkeenak.

Eskatzaileak onuradunak izan ahal izango dira, beti ere, esperientzia pilotuaren helburu den proiektua garatzeko eskumena duen atzerriko erakunde publiko batekin sinatutako akordio bat badute. Atzerriko erakunde horrek proiektuaren martxan jartzea partzialki finantzatzeko aurrekontua ere izan behar du. Halaber, erakunde publikoa ez den beste erakunde batekin ere egin daiteke akordioa, aipatutako proiektua kudeatu dezan, eta irabazi asmoa duten erakundeak nahiz irabazi asmorik gabekoak izan daitezke.



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: