NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Osasunaren alorrean ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak. 2020

  • Eskaera aurkezteko epea: Epean
  • Muga eguna: 2020/06/04
  • Lurraldea: Euskadi
  • Ematen duen erakundea: Bestelako erakundeak

Helburuak

Laguntza-lerro hau ZTBESko agenteei ireki zaie, akreditatutako kategoria edozein izanda ere, eta euren proiektuak aurkezteko arloak hauek izango dira: gailu medikoak, medikuntza pertsonalizatua (doitasun-medikuntza eta analitika aurreratuko erremintak barnean hartuta), gaixotasun arraroak, eta neurozientzia-neuroteknologia. Proiektuak urtebete eta hiru urte arteko epean garatu ahal izango dira, baina laguntza urterokoa izango da eta 2020an egindako jardueretarako emango da. Bi modalitate daude: a) Osasun-arloko funtsezko ikerketako elkarlan-proiektuak: ZTBESko hainbat agenteren artean lankidetzan eginak. Horien helburu nagusia izango da ezagutza berriak hartzea fenomeno eta ekintza behagarrien azpian dauden oinarriei buruz eta ezagutza-oinarria zabaltzea. B) Osasun-arloko garapen teknologikoko proiektuak: jatorria osasun-sisteman daukaten proiektuak, dagoeneko egiaztatuta dauden aurreko esperientzietan oinarrituak, eta balio-katean aurrera egitera eta osasun-proiektuekin lotutako ezagutzaren balorizaziora bideratuak. Transferentzia-ahalmena erakusten duten emaitzetan edo aurretiazko esperientzietan oinarritutako garapeneko proiektuak izan daitezke, bai eta kontzeptu-probak ere, osasun-arloko teknologia berritzaileak garatzeko proiektuak, edo teknologia sanitario garatu baten balidazio klinikoa edo teknologikoa behar duten proiektuak. Modalitate honetan, ahal dela, Osasun Ikerketarako Institutuak eta I+G Antolamendu Sanitarioak kategorietan egiaztatutako ZTBESko agente batek koordinatuko ditu proiektuak.

Hartzaileak

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea (ZTBES) osatzen duten eragile zientifiko-teknologikoak



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: