NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Leader zonako landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak. 2019

  • Eskaera aurkezteko epea: Epean
  • Muga eguna: 2019/12/31
  • Lurraldea: Euskadi
  • Ematen duen erakundea: Bestelako erakundeak

Helburuak

Toki Garapen Parte Hartzaileko Estrategian (LEADER ikuspuntua) zehaztutako helburuak betetzera bideratutako diru-laguntzen deialdia egitea. Deialdia Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2016ko urriaren 6ko Ebazpenaren bidez onetsi zen, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapeneko Programan zehaztutakoaren arabera (plana Batzordearen 2015eko maiatzaren 26ko C (2015) 3479 Erabakiaren bidez onartu zen). Laguntza lerro hauek dira: - Nekazaritzaz besteko jardueretarako enpresak sortzera bideratutako laguntzak (startup) (II. Kapitulua) - Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko laguntzak (III. Kapitulua)

Hartzaileak

Nekazaritzaz besteko jardueretarako enpresak (startup) sortzera bideratutako LEADER laguntzen onuradunak:
a) Nekazariak edo ustiategi bateko familia-unitateko kideak, LEADER eremuan beren lana nekazaritzatik kanpoko jarduerekin dibertsifikatzen badute. Diru-laguntzaren onuraduna ustiategiko familia-unitateko kide bat izango da, pertsona fisikoa edo juridikoa, edo pertsona fisiko zein juridikoen taldea, legeria nazionalek taldeari eta bertako kideei ematen dieten araubide juridikoa gorabehera, nekazaritzako langileen salbuespenarekin. Familia-unitateko kide bat pertsona juridiko bat edo pertsona juridikoen talde bat bada, kide horrek nekazaritzako jarduera batean aritu beharko du diru-laguntzaren eskabidea aurkezten denean.
b) Sortu berriak diren eta nekazaritzakoak ez diren mikro-enpresak eta enpresa txikiak, mikro-enpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioaren definizioa erabiliz.
c) Pertsona fisikoak
Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko LEADER laguntzen onuradunak (III kapitulua)


a) Nekazariak edo ustiategi bateko familia-unitateko kideak, LEADER eremuan beren lana nekazaritzatik kanpoko jarduerekin dibertsifikatzen badute. Diru-laguntzaren onuraduna ustiategiko familia-unitateko kide bat izango da, pertsona fisikoa edo juridikoa, edo pertsona fisiko zein juridikoen taldea, legeria nazionalek taldeari eta bertako kideei ematen dieten araubide juridikoa gorabehera, nekazaritzako langileen salbuespenarekin. Familia-unitateko kide bat pertsona juridiko bat edo pertsona juridikoen talde bat bada, kide horrek nekazaritzako jarduera batean aritu beharko du diru-laguntzaren eskabidea aurkezten denean.
B) Nekazaritzakoak ez diren mikro-enpresak eta enpresa txiki eta ertainak, mikro-enpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioak halakotzat hartzen dituen enpresa-kategoriak.
C) Pertsona fisikoak.



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: