NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Laguntzak programa Renove Industria 4.0. 2019

  • Eskaera aurkezteko epea: Epez kanpo
  • Muga eguna: 2019/12/05
  • Lurraldea: Euskadi
  • Ematen duen erakundea: Bestelako erakundeak

Helburuak

Industria 4.0ren proiektuak inplementatzeko makineria edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) erosten laguntzea dute helburu. Ildo horri jarraiki, Euskadiko Autonomia Erkidegoko manufaktura-enpresa industrialetan, fabrikazio aurreratuaren eremuaren barruan, teknologiak aplikatu beharko dira.

Hartzaileak

Programa honetan aurrez ikusitako laguntzak lortu ahal izango dituzte industria-enpresek eta industria-produktuak diseinatu eta muntatzeko zereginetan diharduten enpresek, Industria 4.0ren proiektuak inplementatzeari begira, makineria edota ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) erosteko proiektuak aurkezten badituzte.
Onuradunek gainera baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Enpresa txiki eta ertaina (ETEa) izatea.
b) Jarduera ekonomikoari dagokion zentro bat Euskal Autonomia Erkidegoan izatea. Nolanahi ere, bertan ipini/ezarriko da erositako makineria edota ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea).
c) Enpresa egunean egotea Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrarekiko eta bere kolaboratzaileekiko zerga betebeharretan, eta baita ere Eusko Jaurlaritzarekiko betebeharretan, eta ez izatea iraungitako, erreklamatutako edo ordaindu gabeko zorrik SPRI Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia Taldeko ezein enpresarekin.
d) Alta emanda egotea Euskadiko jarduera ekonomikoen zergaren kasuan kasuko epigrafe industrialean.



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: