NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Laguntzak erlezaintzaren sektoreko ikerketa aplikatuko proiektuetarako. Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien Estatuko 2019ko Programa

  • Eskaera aurkezteko epea: Epean
  • Muga eguna: 2019/12/19
  • Lurraldea: Euskadi
  • Ematen duen erakundea: Estatuko Administrazio Orokorra

Helburuak

Diru laguntza hauen helburua da erlezaintzako produktuak ekoizteko eta komertzializatzeko baldintza orokorrak hobetzea, ikerketa aplikatuko proiektuak finantzatuz erlezaintzaren sektorean eta bere produktuetan, erlezaintzaren sektorean ikerketa aplikatuko programak sortzen espezializatuta dauden erakundeekin lankidetzan aritzeko neurriak garatuz, Merkatu Antolakunde Erkiderako Erregelamendu bakarrak ezartzen duenaren arabera, erlezaintzaren sektorerako estatuko programen barruan.

Hartzaileak

Kooperatibei buruzko 27/1999 Legearen, uztailaren 16koaren, arabera eratutako nekazaritzako Kooperatibak, edo kooperatiben arloan araudi autonomikoaren arabera eratutakoak.
Eraldaketarako nekazaritza sozietateak arautzen dituen 1776/1981 Errege Dekretuaren, abuztuaren 3koaren, arabera eratutako eraldaketarako nekazaritza sozietateak.
Erlezaintzaren sektorean aitortutako defentsa sanitarioko elkarteak, Abeltzaintzako defentsa sanitarioko elkarteen oinarrizko araudia ezartzen eta horien Erregistro Nazionala sortu eta arautzen duen 842/2011 Errege Dekretuaren, ekainaren 17koaren, arabera.
Figura horietako edozeinetako elkarteak, betiere Diru Laguntzen Lege Orokorraren 11.3 artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak betetzen badituzte.



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: