NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

INNOBIDEAK-Kudeabide Programa. 2020

  • Eskaera aurkezteko epea: Epean
  • Muga eguna: 2020/09/24
  • Lurraldea: Euskadi
  • Ematen duen erakundea: Bestelako erakundeak

Helburuak

Programa honek Kudeaketa Aurreratuko Ereduen ezarpena bultzatzen du enpresetan. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen ditu euskal enpresek behar dituzten ezagutzak eta metodoak txerta ditzaten euren gaitasunak eta baliabideak ordenatzeko, arrazionalizatzeko, lehenesteko eta, ondorioz, optimizatzeko. Era berean, laguntza ematen du aukerak identifikatzeko eta Administrazioek enpresei eskaintzen dizkieten tresnak ahalik eta modu eraginkorrenean erabiltzeko.

Hartzaileak

Hauexek dira erakunde eskatzaileek bete beharko dituzten baldintzak dirulaguntzaren onuradun izateko:
- Jarduera ekonomikoko zentro bat edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoan, b. atalean azaldu bezala; diruz lagundutako jarduera bertan garatuko da, eta aurkeztutako proiektuak bertan izango du eragina.
-Jarduera hauetako bat egitea: industria arlokoa, erauzketakoa, eraldaketakoa, ekoizpenekoa, aurreko horien produkzio prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetakoa, informazio- eta komunikazio-gizartearen arloekin lotutakoa, logistikakoa (garraioa izan ezik), eta diseinu industrial, ikus-entzunezko, bideo-joko eta moda sektoreei dagozkien sormen industrietakoa, baldin eta beren Jarduera Ekonomikoa jasota badago programak susta ditzakeen EJZen zerrendan. Zerrenda hori eskuragarri dago SPRIren web orrian (www.spri.eus).
Faktore hori baloratzeko, kontuan hartuko da Jarduera Ekonomikoen Zergan altan emanda dagoela egiaztatzen duen agiria eta gorago aipatutako EJZ zerrenda.
- Dirulaguntza eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan, gutxienez honelako batez besteko plantilla izatea kasu hauetako bakoitzerako:
Bakarkako proiektuak: 50 lanpostu
Lankidetzako proiektuak: Ez da aplikatzen



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: