NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikerkuntza eta Berrikuntza Teknologikoari laguntzak, Unibertsitate-Enpresa funtsek finantzatuta 2020-2022

  • Eskaera aurkezteko epea: Epez kanpo
  • Muga eguna: 2020/01/24
  • Lurraldea: Euskadi
  • Ematen duen erakundea: Bestelako erakundeak

Helburuak

1. 2020-2022 aldian egin beharreko Oinarrizko Ikerketako eta/edo Ikerketa Aplikatuko Proiektuetarako laguntza-lerroa (aurrerantzean, OIAP); bi modalitate ditu: 1. modalitatea: Erakunde bakarreko ikerketa-taldeen proiektuak. 2. modalitatea: Lankidetza-proiektuak, zeinetan parte hartzen baitute erakunde ezberdinetako ikertzaile-taldeek proiektu berean. Erakunde parte-hartzaile guztiek, zeinak 3. artikuluan aurreikusitako erakundeak izango baitira denak, eskatzaile gisa jardungo dute, banakako eskaerekin, eta lankidetza proiektu bateko ondorioetarako hartuko da soilik aintzat, izan haren ebaluazioan zein betearazpenean. 2. 2018-2019 aldian, ezagutza unibertsitatetik enpresetara eramatea –enpresa horientzat interesgarriak diren arloetan– helburu duten ikerketa-proiektuetarako laguntza-lerroa (aurrerantzean, UEP). Unibertsitate-taldeak garatu behar ditu proiektuak, enpresako langileen partaidetzarekin; aukeran, erakunde laguntzaileetako ikertzaileek ere parte hartu ahal izango dute.

Hartzaileak

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak
Laguntza hauen onuradunak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan akreditatutako erakundeak izango dira -Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan jasotakoa-, honako kategoriatan:
OIAP eta UEP lerroetan:
- Unibertsitate Ikerkuntza Egiturak (EHU izan ezik). Agindu honen 6. artikuluan azaldutakoaren araberako ikertzaile-taldeak izan behar dituzte. Ikerketa-taldeak «A» edo «B» talde moduan egiaztatuta dagoen ikerketa-talde baten parte izan beharko du, eta ez da euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak laguntzeko deialdiko diru-laguntzen onuradun izango.
Ganeira, UEP lerroan:
- Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerkuntza Zentroak (BERC)



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: