NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ibilgailu efizienteen eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programa (PAVEA) 2020

  • Eskaera aurkezteko epea: Epean
  • Muga eguna: 2020/10/31
  • Lurraldea: Euskadi
  • Ematen duen erakundea: Energiaren Euskal Erakundea (EEE)

Helburuak

Salgaien garraioan eta pertsonen mugikortasunean energiaren kontsumoa arrazionalizatzeari eta petrolioarekiko mendekotasuna murrizteari begira, garraio modu efizienteagoak lortzera, energia berriztagarriak erabiltzera, energiari dagokionez efizienteagoak diren teknologiak erabiltzera eta karga elektrikoa gauzatzeko eta erregai alternatiboz hornitzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eskuratzera bideraturiko inbertsioak, proiektuak edo planak sustatuz. Aipatutako horiek guztiak Euskal Autonomia Erkideagoan gauzatu eta eraman behar dira aurrera.

Hartzaileak

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren edo beren egoitza soziala eta fiskala EAEn duten izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridiko guztiak; betiere, 4. oinarrian zehazten diren jardueraren bat egiteko.
Laguntzak eskuratu ahalko dituzte, edo onuradunak izan, halaber, helbide soziala eta fiskala EAEn ez dutelarik, honako ezaugarriak dituzten pertsona juridiko hauek: EAEn (i) beren jarduera garatzen dutenak, (ii) egoitza bat dutenak eta (iii) plantillaren zati bat atxikitzen dutenak duela bi urtez geroztik; betiere, programa hau Euskal Herriko Agintzaren Aldizkarian iragarri den egunetik zenbatzen hasita.
EAEko udalak,udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak, diru laguntza programa honetako 4. oinarrian aurreikusten diren jarduerakaurrera eramaten badituzte.
Merkataritza sozietateak, baldin eta euren titulartasuna bere osotasunean EAEko udal batenaedo batzuena bada, eta haien helburusozialak laguntza programa honetako 4. oinarrian jasotzen diren jarduerak gauzatzea ahalbidetzen badu.



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: