NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

«Global Training» laguntza programa. 2019

  • Eskaera aurkezteko epea: Epez kanpo
  • Muga eguna: 2019/06/24
  • Lurraldea: Euskadi
  • Ematen duen erakundea: SPRI, Lehia Eraldatzeko Sozietatea

Helburuak

Oinarri hauen xedea da SPRI Enpresen Garapenaren Euskal Agentziaren «Global Training» 2019 beka-programaren kudeaketan laguntzen duten erakundeei itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak emateko erregimenaren araudia ezartzea. Aldi berean, beka-programa horren xedea da unibertsitate-titulazioa edo goi-mailako lanbide-prestakuntza duten euskal gazteek atzerriko enpresa eta erakundeetan praktikak egitea. Oinarri hauen I. eranskinean jasota dauden aurreikuspenen arabera, honako hauek eginez gauzatuko da lankidetza hori: deialdi-prozesuak ahalbidetzea, beketarako hautagaiak eta praktikak egiteko enpresak hautatzea eta Global Training bekadunei prestakuntza eta arreta ematea, baita segimendua egitea ere».

Hartzaileak

Honako oinarri hauetan aurreikusitako laguntzen onuradun izan ahalko dira I. eranskinean deskribatutako «Global Training» bekak deitu eta jarraian datozen baldintzak betetzen dituzten erakunde publiko edo pribatuek:
1. Eratuta eta dagozkien erregistroan inskribatuta egotea, gutxienez, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den eguna baino bi urte lehenagotik.
2. Gutxienez bi urteko esperientzia izatea unibertsitateko edo goi-mailako lanbide-heziketako proiektuak edo prestakuntza-ekintzak egiten, edo iraupen bereko esperientzia izatea gazteei lan-munduan sartzeko behar dituzten gaitasunen inguruko prestakuntza ematen, nazioarteko mugikortasun-programen bitartez.
3. Estatutuen arabera, beren jarduera-esparrua EAE osoa izatea.
4. Nazioarteko sareren bateko kide izatea edo antzeko ezaugarriak dituzten nazioarteko erakundeekin hitzarmenak edo lankidetza-hitzarmenak sinatu izana, betiere hitzarmen horien bitartez bermatzen bada atzerriko enpresa edo erakundeak hornituko direla euskal gazteek bertan praktikak egin ditzaten.
5. Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta izatea.
6. Ez edukitzea administrazio- edo zigor-zehapenik, laguntza edo diru-laguntza publikoak lortzeko aukera kentzen dionik, edo ez egotea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean.
7. «Global Training» 2019 beka-programa garatzeko proiektu bat aurkeztea, 9.2.e) artikuluan eta I. eranskinean ezarritakoari jarraikiz.



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: