NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Geotermia ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko laguntzen programa. 2019

  • Eskaera aurkezteko epea: Epean
  • Muga eguna: 2019/10/31
  • Lurraldea: Euskadi
  • Ematen duen erakundea: Energiaren Euskal Erakundea (EEE)

Helburuak

Energia baliabideen urritasunak eta energiaren erabilerak ingurumenean dituen eraginak ekarri dute gero eta kezka handiagoa izatea administrazioaren aldetik zein gizartearen aldetik energia gaiaren inguruan. Beraz, Oinarri hauek arautzen dituen laguntzen programa honen helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko energiaren kontsumoa murriztea, geotermia aprobetxatzeko instalazioen sustapenaren bidez. Hala, energia berriztagarrien parte hartzea areagotuko da. Horretarako, onuradun izan daitezkeen pertsonen eskura jartzen dira zenbait diru baliabide, laguntzen programa honetan dauden energia jarduerak aurrera eraman ahal izateko.

Hartzaileak

Izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridiko guztiak eta etxejabeen elkarteak, baldin eta geotermia erabiltzeko instalazioetan inbertsioak egiten badituzte EAEn. Diru laguntzez baliatzeko jarduerak Laguntza Programa honen 4. oinarrian zehazten dira.
Halaber, udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak, Laguntza Programa honetako 4. oinarri edo atalean aurreikusten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte EAEn.
Merkataritza sozietateak, baldin eta beren titulartasuna bere osotasunean EAEko udal batena edo batzuena dena, eta haien helburuak Laguntza Programa honetako 4. ataletan jasotzen diren jarduerak gauzatzea ahalbidetzen badu.



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: