NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Garraioan eta mugikortasun efizientean inbertsioak sustatzeari begirako laguntza 2020

  • Eskaera aurkezteko epea: Epean
  • Muga eguna: 2020/10/31
  • Lurraldea: Euskadi
  • Ematen duen erakundea: Energiaren Euskal Erakundea (EEE)

Helburuak

Salgaien garraioan eta pertsonen mugikortasunean energiaren kontsumoa arrazionalizatzeari eta petrolioarekiko mendekotasuna murrizteari begira, garraio modu efizienteagoak lortzera, energia berriztagarriak erabiltzera, energiari dagokionez efizienteagoak diren teknologiak erabiltzera eta karga elektrikoa gauzatzeko eta erregai alternatiboz hornitzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eskuratzera bideraturiko inbertsioak, proiektuak edo planak sustatuz. Aipatutako horiek guztiak Euskal Autonomia Erkideagoan gauzatu eta eraman behar dira aurrera.

Hartzaileak

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren edo beren egoitza soziala eta fiskala EAEn duten pertsona fisiko edo juridiko guztiak eta etxejabeen elkarteak; betiere, 4. Oinarrian zehazten diren jardueraren bat egiteko.
Laguntzak eskuratu ahalko dituzte, edo onuradunak izan, halaber, helbide soziala eta fiskala EAEn ez dutelarik, honako ezaugarriak dituzten pertsona juridiko hauek: EAEn (i) beren jarduera garatzen dutenak, (ii) egoitza bat dutenak eta (iii) plantillaren zati bat atxikitzen dutenak duela bi urtez geroztik; betiere, programa hau Euskal Herriko Agintzaren Aldizkarian iragarri den egunetik zenbatzen hasita.
Gainera, dirulaguntzak eskuratu ahalko dituzte, edo onuradunak izan, halaber, helbide soziala eta fiskala EAEn ez dutelarik, eta aurreko b) paragrafoan adierazten diren baldintzak betetzen ez badituzte ere, diruz lagunduko den inbertsioa egiten badute 4. oinarri hauen 2. neurriaren arabera; betiere, inbertsio horrek modu zuzenean eragina izanik energia kontsumoan edo petrolioarekiko mendekotasunaren murrizketan, jarduera egokia eta mugagabea garatuz Euskal Autonomia Erkidegoan.
Halaber, EAEko udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak, laguntza programa honen 4. oinarri edo atalean aurreikusten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte EAEn.
Merkataritza sozietateak, baldin eta beren titulartasuna bere osotasunean EAEko udal batena edo batzuena dena, eta haien helburu sozialak laguntza programa honen 4. atalean jasotzen diren jarduerak gauzatzea ahalbidetzen badu EAE



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: