NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa arloan, ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak. 2020

  • Eskaera aurkezteko epea: Epez kanpo
  • Muga eguna: 2019/12/11
  • Lurraldea: Euskadi
  • Ematen duen erakundea: Bestelako erakundeak

Helburuak

Nekazaritza, elikadura eta arrantza sektoreetako arlo zientifiko-teknologikoetan eta merkatuekin, marketing-arekin eta enpresa-antolakuntzarekin zerikusia duten arloetan ikertzaile eta teknologo gazteen prestakuntza sustatzera bideratutako laguntzak. Prestakuntzarako laguntza hauek tituludun gazteei Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektorerako lehentasunezko gaietan gaitzen eta espezializatzen lagunduko diete, doktorego-tesiak eginda edo ikerketa, garapen teknologiko eta berrikuntzako proiektu bat eginda. Bi laguntza-programa ezarri dira: a) Prestatzen ari diren ikertzaile gazteentzako laguntza-programa -12 bekak b) Prestatzen ari diren teknologo gazteentzako laguntza-programa - 10 bekak

Hartzaileak

Bekak eskatzen dutenek, aipatzen diren hurrengo betebeharrak egiaztatu izan beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako.

Eskakizunak:
Europar Batasuneko herritar izatea, edo Euskal Autonomia Erkidegoan bizilekua duen atzerritar.
Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea. Ondorio horietarako, eskatu egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera gutxienez. Dena dela, onartu egingo dira, eskakizun hori bete ez arren inoiz EAEn erroldaturik egon vaina ikasketak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egin dituzten eskatzaileak.
Ikertzaileak prestatzeko laguntzen programan (doktoratu aurreko kontratutak), I. eranskinean proiektu bakoitzerako zehaztutako titulazioetako bat edukitzea, edo proiektuaren xedearen arabera antzeko edukia duen beste titulazioren bat, betiere urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren 5.1.c) artikuluak ezartzen duen titulazio-eskakizunen esparru orokorraren barruan: goi-mailako unibertsitate-titulua, edota doktoregoan onartzea eskatzeko eskakizunak betetzea (Doktoretza-ikasketa ofizialak arautzen dituen urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuaren 6. artikuluaren arabera). Eranskinean proiektu bakoitzerako adierazitako titulazioez beste bat onartzen bada, hautaketa-batzordeak justifikatu beharko du haren onarpena titulazioaren eta proiektuaren edukiak oinarritzat hartuta.
Teknologoak prestatzeko beka-programan, I. eranskinean proiektu bakoitzerako zehaztutako titulazioetako bat edukitzea, , edo proiektuaren xedearen arabera antzeko edukia duen beste titulazioren bat, betiere urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren 5.1.c) artikuluak ezartzen duen titulazio-eskakizunen esparru orokorraren barruan: goi- edo erdi-mailako unibertsitate-titulua, goi-mailako heziketa-zikloa edota bigarren zikloko lanbide-heziketa (II. LH). Eranskinean proiektu bakoitzerako adierazitako titulazioez beste bat onartzen bada, hautaketa-batzordeak justifikatu beharko du haren onarpena titulazioaren eta



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: