NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Enpresen I+G Hazitek laguntza programa II. Fasea 2018

  • Eskaera aurkezteko epea: Epez kanpo
  • Muga eguna: 2018/10/10
  • Lurraldea: Euskadi
  • Ematen duen erakundea: SPRI, Lehia Eraldatzeko Sozietatea

Helburuak

Ikerkuntza industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak burutzeko laguntza ez-itzulgarrietan datzan laguntza-araubidea garatzea du xede agindu honek. Proiektu horiek izaera lehiakorra nahiz estrategikoa izan dezakete, eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planean jasotako espezializazio-esparruetan gauzatzekoak dira.

Hartzaileak

- Enpresak: enpresa handiak edo ETEak. Enpresa txiki edo ertaintzat hartuko dira, 651/2014 salbuespeneko Erregelamendu Orokorreko I. eranskina aintzat hartuz, 250 baino langile gutxiago dituzten enpresak, negozio-bolumena gehienez 50 milioi eurokoa edo txikiagoa dutenak, edota urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez dutenak. Enpresa txikitzat joko dira, berriz, 50 langile baino gutxiago izanik urteko negozio-bolumenean edota urteko balantze orokorrean 10 milioi euroko zenbatekoa gainditzen ez dutenak. Kasu bietan, elkartutako edo uztartutako enpresen langile eta mugen zenbatespena 651/2014 salbuespeneko Erregelamendu Orokorraren I. eranskineko 4, 5 eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera gauzatuko da.
- Enpresa-taldeak eta -elkarteak, haien forma legala edonolakoa dela ere.
- Oinarri zientifiko edo teknologikoko enpresa berrien abiarazte-proiektuen kasuan (agindu honen 6. artikuluan definitutakoak), onuradunak izango dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko agenteak ere, akreditatu egiten baititu 109/2015 Dekretuak, ekainaren 23koak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen konposizioa arautu eta eguneratzekoak.



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: