NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko inbertsiotarako laguntzak. Leader Programa 2019

  • Eskaera aurkezteko epea: Epean
  • Muga eguna: 2019/09/23
  • Lurraldea: Euskadi
  • Ematen duen erakundea: Bestelako erakundeak

Helburuak

Bigarren eta hirugarren sektoreetako edozein tipologiatako mikro-enpresak, enpresa txikiak eta ertainak sortu, handitu eta modernizatzeko inbertsioetan laguntzea: a) Nekazaritzakoak ez diren jarduerak ustiategietan txertatzeko jarduketak, horien sostengu ekonomikoan laguntzen badute eta Leader eremuko enplegua mantentzen edo handitzen laguntzen badute. B) Mikro-enpresak, enpresa txikiak eta ertainak sortu, handitu eta modernizatzeko jarduketak Leader eremuan.

Hartzaileak

a) Leader eremuan, beren jarduerak nekazaritzakoak ez diren eremuetara dibertsifikatzen dituzten nekazariak (pertsona fisikoak edo juridikoak), betiere lanbide nagusia nekazaritza badute. Pertsona juridiko batek nagusiki nekazaritzan jarduten duela ulertuko da, baldin eta bazkideen % 50 nagusiki nekazaritzat jo badaitezke. Sozietateak badira -forma juridikoa sozietate zibila bada salbu-, adierazitakoaz gainera, bazkideen partaidetzek edo akzioek izendunak izan beharko dute.
B) Nekazaritzakoak ez diren mikro-enpresak eta enpresa txiki eta ertainak, Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioaren definizioa erabiliz.
C) Pertsona fisikoak.



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: