NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Enpresa-Proiektu berritzaileen lehiakortasunaren hobekunta eta sustapena babesto laguntza programa. Bonu teknologikoa CIC NanoGUNE. Donostia 2019

  • Eskaera aurkezteko epea: Epean
  • Muga eguna: 2019/10/31
  • Lurraldea: Gipuzkoa
  • Ematen duen erakundea: Bestelako erakundeak

Helburuak

CIC NANOGUNE zentroarekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, CIC NANOGUNE zentroak produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntzen teknikoen bidez

Hartzaileak

Laguntza hauen onuradun izan daitezke pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak, nazionalak edo atzerritarrak, eta baita aurreko izaerarik ez duten taldeak ere, Oinarri hauetan ezarritako baldintzetan lehiatzen direnetan, araudi juridikoari jarraituz egoki osatu baldin badira:
a) Tokiko proiektu berritzaileak aurkeztea
b) Tokiko proiektu bat izatea eta diruz lagunduriko bere jarduera edo inbertsioa Donostian kokatzea. Nazioartekotze eta promozio jarduerei esleitutako laguntzei dagokienez, onuradunaren helbide fiskala, Gipuzkoako Lurralde Historikoko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 48.2. artikuluak aipatutako definizioari jarraiki, Donostian kokatu beharko da.
c) Laguntza hauen onuradunak irabazi-asmodun ekonomia jarduera bat garatzen duen pertsona fisikoa edo pertsona juridikoa izatea. Pertsona juridikoa izateaz gain, ondoren adierazten diren baldintzak bete beharko dira
1. Bere aktiboak 10 milioi euro ez gainditzea edo bere eragiketa bolumenak, Euskal Autonomia Erkidegoarekin hitzartutako Kontzertu Ekonomikoan definitzen den bezala, 10 milioi euro ez gainditzea.
2. Langileen batezbesteko kopurua 50 langile baino gutxiago izatea. Langileen batezbesteko kopurua kalkulatzeko, kontuan hartuko dira lanaldi osoan dauden langileak urte bakoitzeko. Lanaldi partziala duten langileei dagokienez, lan egindako orduekiko proportzionalki zenbatuko dira.
3. Aurreko 1. eta 2. zenbakietan aurreikusitako baldintzetako bat betetzen ez duen enpresen 100eko 25 edo hortik gorako zuzeneko edo zeharkako partaidetza ez izatea



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: