NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Bikaintasunezko Ikerketa Zientifiko eta Teknikoa Sustatzeko Programa. Ezagutza Sortzeko Azpiprograma. Dinamizazio ekintza. Europa Bikaintasun Proiektuak 2019

  • Eskaera aurkezteko epea: Epean
  • Muga eguna: 2019/05/30
  • Lurraldea: Euskadi
  • Ematen duen erakundea: Estatuko Administrazio Orokorra

Helburuak

Laguntza hauen helburua da etorkizun oneko ibilbide zientifikoak dituzten ikertzaileen parte-hartzea sustatzea Europako Ikerketa Espazioaren eta Europako erakunde ospetsuen programen deialdietan, helburu hauekin: batetik, Espainiako parte-hartzea bultzatzea Ikerketarako Europako Kontseiluaren "Starting Grants" bikaintasun programan eta Ikerketarako Europako Kontseiluak igorri eta ebaluatutako proposamenekin zerikusia duten ikerketa zientifiko-teknikoko jardueren zati bat finantzatzea eta, bestetik, Espainiako ikerlari gazteen parte-hartzea sustatzea Biologia Molekularreko Europako Erakundeko ikerlari gazteen deialdietan (EMBO YIP Awards). Hala, I+G+B-ko Estatuko Planak bere helburua beteko du, alegia, Espainiako ikerketa zientziaren eta teknologiaren abangoardian jartzea garapen ekonomiko eta sozialaren oinarrizko ardatz bezala.

Hartzaileak

a) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 47. artikuluan definitutako ikerketako organismo publikoak.
b) Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoan aurreikusitakoari jarraiki, I+G-n gaitasun eta jarduera frogatua duten unibertsitate publiko eta pribatuak, baldin eta irailaren 12ko 1509/2008 Errege Dekretuak sortutako Erregistroan inskribatuta badaude, zeinaren bidez arautzen baita Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroa.
c) I+G-ko beste zentro publiko batzuk. Organismo publikoak eta nortasun juridiko propioa duten zentroak, Estatuko Administrazio Orokorraren menpekoak edo hari atxikiak, Lurralde Administrazio Publikoen edo beren organismoen menpekoak edo haiei atxikiak, edo sektore publikoaren gehiengozko partaidetza dutenak, edozein dela ere beren forma juridikoa.
d) Irabazi asmorik gabeko osasun arloko erakunde eta instituzio publiko eta pribatuak, Osasun Sistema Nazionalari atxikiak edo harekin hitzartuak, baldin eta ikerketa jarduera garatzen badute.
e) Otsailaren 27ko 339/2004 Errege Dekretuan eta arau osagarrietan akreditatutako osasun arloko ikerketako institutuak.
f) I+G-ko jarduera garatzen duten irabazi asmorik gabeko erakunde publiko eta pribatuak, baldin eta beren estatutuetan I+G jarduera nagusi bezala ageri bada eta ezagutza zientifiko edo teknologikoa sortzen badute.
g) Estatuko teknologi zentroak eta berrikuntza teknologikoari laguntzeko zentroak, abenduaren 19ko 2093/2008 Errege Dekretuak sortutako Erregistroan inskribatuta daudenak, zeinaren bidez arautzen diren Estatuko Teknologi Zentroak eta Berrikuntza Teknologikoari Laguntzeko Zentroak eta zeinaren bidez sortzen den zentro horientzako Erregistroa.
Onuradun izango dira baita ere onuradunaren bazkide diren erakundeak, baldin eta konpromisoa hartzen badute hark jaso duen diru-laguntzaren oinarri diren jarduerak osorik edo partzialki egiteko, gastuak ere egotzi ahalko direlarik.



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: