NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Berrindustrializatzeko eta Industria Lelhiakortasuna Sustatzeko Programa. 2019

  • Eskaera aurkezteko epea: Epean
  • Muga eguna: 2019/11/04
  • Lurraldea: Euskadi
  • Ematen duen erakundea: Estatuko Administrazio Orokorra

Helburuak

Industriako inbertsioari laguntzeko finantzaketa honen xedea da industriaren garapena eta sektore produktiboen efizientzia bultzatzea, arreta berezia jarriz euren produktu eta prozesuetan teknologia aurreratuak gehitzen dituzten enpresei, enplegu kualifikatua sortzen dutenei –ahalik eta balio erantsirik gehien emanez–, eta, finean, gure oinarri esportatzailea handitu eta gure produktu industrialak beste merkatu batzuetan duten presentzia zabaltzen laguntzen dutenei. Industri ezarpen berrietarako pizgarriak jarri nahi dira, bai euren produkzio jarduera lehenago zegoen beste kokapen batetik lekualdatzeko, bai establezimendu berri bat sortzeko, eta, halaber, ekoizteko ahalmena handitzea nahi da, dauden establezimenduetan produkzio lerro berriak ezartzearen bitartez. Dagoeneko existitzen diren produkzio lerroetan hobekuntzak edo aldaketak egitea ere lagunduko da.

Hartzaileak

Onuradunak izan daitezke industri jarduera produktibo bat garatzen ari diren edo garatuko duten sozietateak, duten neurria gorabehera, eta sektore publikokoak ez badira.



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: