NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Arrantzaren eta akuikulturaren sektorerko laguntzak. Balio erantsia, produktuen kalitatea eta nahi gabe hartutako harrapakinen erabilerari laguntzak. 2019

  • Eskaera aurkezteko epea: Epez kanpo
  • Muga eguna: 2019/12/04
  • Lurraldea: Euskadi
  • Ematen duen erakundea: Bestelako erakundeak

Helburuak

Arrantza-enpresen lehiakortasuna sustatzea da, arrantza-produktuen kalitatea edo balio erantsia sustatuz. Horretarako, honako hauetarako laguntzak eman ahal izango dira: a) Arrantza-produktuen balioa areagotuko duten inbertsioak, arrantzaleek beren harrapakinak eraldatu, merkaturatu eta zuzenean saldu ahal izan ditzatela ahalbidetuz; enkante bidez egiten ez den salmenta izango da hura, hau da, itun, kontratu edo bestelako salerosketen bitartez egindako salmena. Dena den, horiek behar bezala erregistratuta geratuko dira lonjan edo baimendutako establezimenduan, eta Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaizkio. B) Arrantza-produktuen kalitatea hobetuko duten ontziko inbertsio berritzaileak.

Hartzaileak

Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte arrantza-ontziak dituzten pertsonak (ondasun-erkidegoak barne), baina horiek 5 urte izan beharko dituzte gutxienez.



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: