NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Aldaketa klimatikoa moteltzeko eta/edo egokitzeko arloko ikerketa eta berrikuntza proiektuetarako bekak. Gipuzkoa 2020

  • Eskaera aurkezteko epea: Epez kanpo
  • Muga eguna: 2020/03/16
  • Lurraldea: Gipuzkoa
  • Ematen duen erakundea: Bestelako erakundeak

Helburuak

Aldaketa klimatikoa moteltzeko eta/edo egokitzeko arloko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako bekak, azpieremu hauetako batean eragiten duten proiektuei emango zaizkie: a) Berotegi efektuko gasen emisioa mugatzea deialdi honetako beste ildo batzuetan aintzat hartu ez diren eremuetan. Karbono hustulekuen analisia eta indartzea. b) Arrisku analisia eta ahultasun azterketak Gipuzkoako inguruaren eta lurraldearen osagaien aldaketa klimatikoaren aurrean: kostaldeak, ibaiak, hiriguneak, natura sistemak eta nekazari tza sistemak. c) Aldaketa klimatikoaren eraginak Gipuzkoako ekonomiaren eta alor ekonomikoen gainean: nekazaritza, basogintza, turismoa, administrazioa, osasuna, eta abar. d) Erresilientziaren egokitze eta hobekuntza aukerak aldaketa klimatikoaren aurrean.

Hartzaileak

Beka eskatu ahal izango dute Espainiako edo Europar Batasuneko beste estatukide bateko nazionalitatea duten pertsona fisikoek, baldin eta jarduera laborala garatzen ez badute beka hauen xede den eremuan eta oinarri hauetan arautzen diren terminoetan.
Eskatzaileek lanbide heziketako goi mailako titulu bat izan beharko dute, unibertsitate gradu eta graduondokoa, zeinaren ezagutza eremuak zerikusia baitu eskatzen den bekaren xedearekin. Zehazki, Zientzian eta Ingenieritzako adarretako titulazio akademikoak eskatuko dira.



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: