NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

2020-2021eko Quebec eskualdean kooperazio tekniko proiektu laguntzak

  • Eskaera aurkezteko epea: Epean
  • Muga eguna: 2020/02/28
  • Lurraldea: Bizkaia
  • Ematen duen erakundea: Bestelako erakundeak

Helburuak

2020-2021erako, Quebec eskualde estrategikoko pertsona juridikoekin egiten diren bi aldeko jarduera- eta lankidetza-proiektuak finantzatzeko laguntzen deialdia egitea da ebazpen honen xedea Euskal Autonomia Erkidegoak eta Quebec-ek 2017ko urriaren 31n sinatutako Elkar Ulertzeko Memorandumean jasotako gaiei buruz. - Ikerketa, teknologia-garapena eta berrikuntza: informazioaren eta jardunbide onen trukeak, baita nazioarteko partzuergoetan elkarrekin jardutea sustatzea ere. - Kultura: jakintza eta esperientzia trukeak kultura arloan; bereziki hauetan: ondarea, artisten mugikortasuna, artisten arteko hartu-eman profesionalak, sortzaileak edo kultura-industriak eta lanen, ondare-ondasunen eta kultura-produktuen hedapena. - Hizkuntza-politika: adituen eta ikertzaileen arteko trukeak bakoitza bere hizkuntzaren garapena eta sustapenaren eremuan, baita arlo horretako informazioaren eta jardunbide onen trukeak ere. - Ekonomia: Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Quebec-en arteko informazio trukeak negozioa egiteko eta inbertitzeko aukerei buruz. Nork bere itsas ekonomian, hazkunde iraunkorreko esperientziak trukatzea. - Ingurumena: Informazioaren eta jardunbide onen trukea aldaketa klimatikoaren kontrako borrokari eta ingurumenaren babesari buruz.

Hartzaileak

Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona juridiko pribatuek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek, baldin eta Quebeceko eskualdeko bazkide baten partaidetzarekin alde biko jarduera- edo lankidetza-proiektu bat aurkezten badute.



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: