NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

2015-2020 Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzak. 2019

  • Eskaera aurkezteko epea: Epean
  • Muga eguna: 2019/10/09
  • Lurraldea: Euskadi
  • Ematen duen erakundea: Bestelako erakundeak

Helburuak

1. Nekazaritza-ekoizpenaren eta -iraunkortasunaren alorrean EIPs Berrikuntzarako Europako Elkarteko (European Innovation Partnerships) talde operatiboak sortzeko eta martxan jartzeko laguntzak, zein oinarri hauen II. kapituluan garatu baitira. 2. Nekazaritza-, elikagai- eta baso-sektoreetan produktu, praktika, prozesu eta teknologia berriak garatzeko laguntzak, zein oinarri hauen III. kapituluan garatu baitira. 3. Eragile txikien arteko lankidetzarako diru-laguntzak, lan-prozesuak elkarrekin antolatzeko eta instalazioak eta baliabideak partekatzekoak, baita landa-turismoarekin zerikusia duten turismo-zerbitzuak merkaturatzekoak ere. Laguntzok oinarri hauen IV. kapituluan garatu dira. 4. Laguntza emango zaie lankidetzan aritzen diren banaketa-kateko eragileei, beren produktuak merkaturatzeko eta sustatzeko, merkaturatze-bide laburrak eta tokiko merkatuak martxan jarrita edo garatuta, baita produktuak tokian-tokian ezagutarazteko jardueretarako ere. Laguntzok oinarri hauen V. kapituluan garatu dira. 5. Eragileen elkarlanerako diru-laguntzak, klima-aldaketa arintzeko edo horretara egokitzeko eta ingurumen-proiektuen eta -praktiken inguruko baterako planteamenduak egitekoak. Laguntzok oinarri hauen VI. kapituluan garatu dira. 6. Banaketa-kateko eragileen arteko lankidetza horizontalerako eta bertikalerako laguntzak, elikagaiak egiteko, energia ekoizteko eta industria-prozesuak sortzeko biomasaren hornidura iraunkor bat lortzeko. Laguntzok oinarri hauen VII. kapituluan garatu dira. 7. Jarduerak dibertsifikatzeko lankidetzarako laguntzak, honako jarduera hauekin zerikusia dutenak: osasun-arreta, gizarteratzea, komunitateak babestutako nekazaritza eta ingurumenaren eta elikadurari buruzko heziketa. Laguntzok oinarri hauen VIII. kapituluan garatu dira.

Hartzaileak

Agindu honek deitutako laguntzen onuradun izateko, oinarri honetan ezarritako baldintzak bete behar dira. Baldintzok honako arau hauek ezarritako betekizunak biltzen dituzte: Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikulua; 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen duen otsailaren 7ko 43/2017 Dekretuaren 5. artikulua; eta laguntzen betekizun espezifikoak.



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: