NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Elkarrizketak

Elkarrizketen bilatzailea:
(yyyy/MM/dd) (yyyy/MM/dd)

ELKARRIZKETEEN ZERRENDA:

“Lehiakortasuna gure produktuaren hobekuntzaz lortu behar dugu” · Andrés Barbadillo Alonso, Lanik-eko zuzendari nagusia

  • Data: 2015/04/21
Andrés Barbadillo Alonso, Lanik-eko zuzendari nagusia

Lanik Ingenieros enpresa, merkataritza-parkeetarako eta instalazio handietarako sistema estrukturaletan eta estalkidetan espezializatuta dago. Brasilgo munduko txapelketako estadio batzuek eta Madrilgo Caja Mágica delakoak konpainia gipuzkoar honen zigilua daramate. Krisiari aurre egiteko, kanpora irten behar izan zuen, eta gaur egun, arrakasta komertzialaren bila dabil mundu osoko merkatuetan barna.


“Indar-en salmenten % 90 nazioarteko merkatuetatik dator” · Pedro Garciandia, Indar-eko Garapen Globaleko zuzendaria

  • Data: 2015/03/31
Pedro Garciandia, Indar-eko Garapen Globaleko zuzendaria

Ingeteam Taldeari atxikitako Indar enpresa erreferente bilakatu da ohiko energia eta energia berriztagarrien sorkuntzan eta ontzigintzako propultsio nagusian eta laguntzailean, Gipuzkoako enpresa honetako Garapen Globaleko zuzendari Pedro Garciandiak azaldu digunez.


“Merkatu global batean gaude, eta oso zaila da bertan lehiatzea behar bezala dimentsionatuta ez bazaude” · Norberto Santiago, ZIVeko CEOa

  • Data: 2015/02/24
Norberto Santiago, ZIVeko CEOa

Norberto Santiago dugu, 2012az geroztik CG multinazional indiarrarekin bat eginda dagoen ZIV euskal enpresako CEOa. Handik hona, talde multinazional honek Bizkaiko Teknologia Parkean duen lantegian zentralizatu du “smart grids” edo sare adimendunen arloko I+G osoa.


"Garapen bidean dauden merkatuek potentzialtasun handi-handia dute: eskaria gero eta handiagoa da, eta lehia mugatua" · Iñaki Garmendia, Ega Master-en sortzailea eta presidentea

  • Data: 2015/01/30
Iñaki Garmendia, Ega Master-en sortzailea eta presidentea

Ega Master enpresa gasteiztarraren produktuak 150 herrialde baino gehiagotan daude salgai. Iñaki Garmendia enpresaren alma mater eta presidentearen esanetan, hori konpainiaren sorkuntza-unean bertan hartutako erabakiaren ondorioa izan da, argi ulertu baitzuten orduan, produktuen salmentan mugak ez zirela oztopotzat hartu behar, lehiakortasuna bultzatzeko pizgarritzat baizik.


“Kanpora ateratzeko erabakiak enpresak salbatzen lagun dezake” · Kepa Ramos, Kebeiteko Zuzendari Nagusia

  • Data: 2014/12/26
Kepa Ramos

Kepa Ramos Kebeiteko zuzendari nagusiak argi utzi du Kebeiten eginkizuna “nazioarteko merkataritzaren alderdi guztiak estaltzea dela”. Bestela esanda, enpresei produktuak nazioarteko merkatuan salgai jartzeko aukera eskaintzea da bere helburu nagusia.


“Artistak, gaztagileak eta txakurrentzako protesien fabrikatzaileak gure 3D inprimagailuak erabiltzen ari dira dagoeneko” · Jon Bengoetxea, Tumaker-eko zuzendari nagusia

  • Data: 2014/11/30
Jon Bengoetxea

Jon Bengoetxea 3D inprimagailuen fabrikazioan diharduen Tumaker start-up gipuzkoarreko zuzendari nagusia da. Elkarrizketa honetan, fabrikazioaren industrian gertatzeko zorian dagoen iraultzaz eta errentagarritasuna ‘open’ filosofiarekin bateratzeko aukeraz hitz egin du.


FAZen erronka, aeronautika sektoreari soluzio integralak eskainiko dizkion gune bat sortzea da · Elkarrizketa: Placido Rodal, ITPko Teknologia Saileko burua

  • Data: 2014/11/30
Elkarrizketa: Placido Rodal, ITPko Teknologia Saileko burua

Joan den uztailean aurkeztu zen jendaurrean aeronautika sektoreko Fabrikazio Aurreratuko Zentroa, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutakoa. Ekimen honek Euskadiko sektore honetako enpresa nagusiak bildu ditu, eta UPV/EHU du eragile teknologiko nagusi. ITP enpresako Teknologia Saileko buru Placido Rodalekin hitz egin dugu, proiektu honen helburuak eta erronkak aztertzeko.


“Artistak, gaztagileak eta txakurrentzako protesien fabrikatzaileak gure 3D inprimagailuak erabiltzen ari dira dagoeneko” · Jon Bengoetxea, Tumaker-eko zuzendari nagusia

  • Data: 2014/11/04
Jon Bengoetxea

Jon Bengoetxea 3D inprimagailuen fabrikazioan diharduen Tumaker start-up gipuzkoarreko zuzendari nagusia da. Elkarrizketa honetan, fabrikazioaren industrian gertatzeko zorian dagoen iraultzaz eta errentagarritasuna ‘open’ filosofiarekin bateratzeko aukeraz hitz egin du.


“Zubi-lana egiten dugu berrikuntzaren eta merkatuaren aretan” · Andoni Munduate - La Salsera-ko Chief Visionary Officer-a

  • Data: 2014/10/03
Andoni Munduate.

Andoni Munduate dugu La Salsera-ren hiru sortzaileetako bat. Donostiako proiektu eta start-up-en lantegi honek proiektu ugari sortu ditu, bereziki sukaldaritzaren arloan. Elkarrizketa honetan, bere konpainiaren azken bi proiektuetan berrikuntzaren arloan egin diren aurrerapausoak azaldu dizkigu.


“ImpactHUB mundu osoko 50 hiri baino gehioagotan finkatuta dago” · Sayuri Alvarado - Impact Hub Donostia-ko co-fundatzailea.

  • Data: 2014/08/18
Sayuri Alvarado.

Sayuri Alvarado ImpactHub Donostia zentroaren sortzailekidea da. Hauxe da, Madrilgoaren ondoren, Estatuan marka hau bereganatzea lortu duen bigarren co-working zentroa. Elkarrizketa honetan, Alvaradok ImpactHub-en lokala Donostiako erdialdean zabaltzeko proiektua azaldu du, horren balioak eta gizartea eraldatzeko helburuak.

ELKARRIZKETEN ZERRENDAREN orrikatzea:

Orrialdea 1 / 5  



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: