NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Ekintzaile esperientziak: On4u

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Porrota da talentu asko eskaintzeko duzula jakin eta lehenengoan amore ematea. Zorionez, On4u enpresako kideek ez zuten euren lehenengo ekintzaile esperientzian amore eman eta, esperientzia eurek espero zutena izan ez bazen ere, ez zuten adorerik galdu. Aitzitik, ekimenari eutsi eta arriskatu egin ziren berriro, eta Espainiako eCommerce-aren arloko agentziarik garrantzitsuenetako bat sortzea lortu zuten. On4u agentziara datozen bezero guztiek premia bera dute: gero eta aldakortasun eta teknologiarekiko menpekotasun handiagoa duen merkatu batean lehiatzea. Bezero horietako batzuk dira Bimba y Lola, Adolfo Domínguez, Würth edo Ternua marka ezagunak. Hala ere, agentzia honetan esanguratsuena ez da horrenbeste zer egiten duten, baizik eta nola egiten duten. On4u enpresa berritzailea da, apustua egin duena antolaketa eredu ezberdin batean, Silicon Valley-ko startupek ez diotena inbidiarik eta 8 urteren ondoren erabat iraunkorra izan daitekeela erakutsi duena. Mikel Ruizek, On4u agentziako zuzendari exekutiboak (CEO), bere ekintzaile esperientziaren berri emango digu zuzenean eta bere enpresaren arrakastaren gakoetako batzuk azalduko dizkigu. Mintegi hau INIZIA programaren harira egingo da; Arabako Eraberrikuntza Industrialdeak (BIC Araba) eta UPV/EHUko Arabako Campusak abiatu dute programa hori, ekintzailetasuna sustatze aldera.

  Norentzat:


  • UPV/EHUko Arabako Campuseko zentroetako irakasle ikertzaileentzat (IIP),Administrazio eta Zerbitzuetako Langileentzat (AZP) eta ikasleentzat.
  • UPV/EHUko Arabako Campuseko ikerketa-taldeentzat.
  • UPV/EHUri lotutako pertsonentzat.
  • Jardunaldian interesa duten guztientzat.

Egitaraua:

  • Mikel Ruizek, On4u agentziako zuzendari teknologikoak (CTO) eta sortzaileetako bat, ekintzaile esperientziaren berri emango du eta enpresaren arrakastaren gakoetako batzuk azalduko dizkigu.
  • Galderak





NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: