Euskadin osasun larrialdia deklaratu zenean, erabaki genuen, joan den 2020ko martxoaren 13tik aurrera, Mikroenpresa Digitalaren esparruko jardunaldi, ikastaro, ekitaldi, tailer eta horrelako ekintza presentzial guztiak bertan behera uztea, besterik esan arte.
Online formatua streaming interaktiboarekin zuzenean.
EIKTei buruzko zabalkunde eta prestakuntza ekitaldi presentzialak berriro antolatu ahal izateko epeei buruzko zalantzak daudenez, eta gure ekitaldietara joaten diren profesionalen hobekuntza lehiakorra dutela kontuan hartuta, jakinarazten dizuegu berriro ekingo diogula jarduerari. Horretarako, saioak emateko behin-behineko formatu berezi bat diseinatu dugu: online, streaming interaktiboarekin zuzenean. Agenda honetan aurkitu ditzakezue proposamen guztiak.
Non eman dezakezu izena
Izen emateak SPRI webgunean egin behar dira: spri.eus/euskadinnova
Harremanetarako
info@spri.eus
900 92 93 93
Deialdiak