NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

"Igurikimen gehiegi zeuden Second Life-en" · Eugenio Puerto, Pacay Media-ko sormen zuzendaria

Bozkatu elkarrizketa hau
Emaitza:    Interesik gabekoa  13 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
Eugenio Puerto, Pacay Media-ko sormen zuzendaria

Ihobe eta Attest-en lan egin ondoren, diseinatzaile honek elkarte bat sortu zuen Iván Caraballo bere lagunarekin batera eta Euskadiko Second Life-ko proiektuen erreferentziazko enpresa bihurtu zen. Hala ere, urtebete geroago erabaki du diseinura bakarrik dedikatzea, mundu birtualek ez baitute funtzionatu askok uste zuten bezain ongi.

Zertan lan egiten du Pacay-k?
Diseinu lanak egiten ditugu. Zehazki, diseinu grafikoa, bideo-muntaia, sormena Second Life-en eta 3Dko modelazioa.

Nola sortu zen proiektua?
Urte asko generamatzan web diseinuko gaietan lanean eta enpresa bat sortzeko aukera izan genuen. Erabaki genuen Second Life-en aldeko apustua egitea, une hartantxe (2008) hasi zelako esnatzen eta jende asko zegoelako mundu hartan sinesten zuena. Gainera, gauza batzuk egiten hasiak ginen eta asko gustatzen zitzaigun. Pixka bat txoratuta geunden Second Life-ekin.

Zein proiektu egin dituzue Second Life-en?
Bat baino ez. Konferentzia areto bat, non jendea avataren bitartez konektatzen baitzen eta elkarreragiteko aukera baitzuen. Bezeroa medikuntza kongresu baten antolatzailea zen, ekitaldia apur bat gehiago animatu nahi zuena. Bestalde, uharte bat erosi genuen gure lehen urratsak emateko, eta Pacay deitu genion. Second Life-en lur-eremuak mundu errealean bezala erosten dira, eta normala zen uharte bat erostea etorkizunean balioa irabaziko zuelakoan.

Nolako zailtasunak eman zizkizuen?
Bitarteko hori gutxi erabiltzen da, eta gauzaren bat egiten ez dakizunean zaila da norbait aurkitzea lagunduko dizunik. Nolanahi ere, Seconf Life-n aritzea 3Dko ingurune grafikoan aritzea da, eta hori bagenekien lehendik ere. Horregatik gertatu zitzaigun erraz xamarra. Hori bai, imajinazio handia behar da gauza ezberdinak egiteko, zeren zuk zeuk inoiz ezingo dituzu ikusi eta elkarreragina erabiltzailearen esku utzi behar duzu.

Zergatik uste duzu Second Life-ek porrot egin duela ?
Igurikimen gehiegi zegoelako Second Life-n garapenean. Ez du porrot egin, baina ez da izan askok espero zuten bezain arrakastatsua.

Eta zertan zabiltzate orain?
Diseinu grafikoan eta web esparruan ari gara. Web munduan esperientzia gutxiago duten enpresei laguntzen diegu gauza errazagoak egiten. Liburuxkak, irudi korporatiboak eta ohiko komunikazioko beste elementu batzuk ere egiten ditugu. Gainera, 3D-n dugun esperientziari esker planoekin lan egiten dugu eta bideoak ere editatu ditugu.

Nola ikusten duzue etorkizuna?
Badaukagu kontraturen bat 2011ra arte, baina krisia dela-eta asko kostatzen ari zaigu proiektu berriak aurkitzea. Jendea ez da ausartzen eskaerak egitera.

Nola ikusten duzu komunikazioa Euskadin?
Sektorea oso lehiakorra da eta profesional bikainak daude imajinazio handikoak eta diseinu oso onak egiten dituztenak.

  • Data: 2010/04/29



NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: