NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Datuen segurtasuna izango da 2015eko joera garrantzitsuenetako bat

Bozkatu albiste hau
Emaitza:    Interesik gabekoa  4 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
Giltzarrapoak, DaveBleasdale-en irudia.

Datozen hilabeteetan enkriptazio, tokenizazio eta autentifikazio biometrikoko teknologiak hedatuko dira datuen segurtasuna indartzeko sistema gisa. Aurreikuspen horixe egin du Juniper Research aholkularitzak eta baita ere nabarmendu du droien, NFC teknologien eta barneko kokapenaren hedapena.

Segurtasun logodun pantaila.

Yuri Samoilov-en irudia.

Enpresentzako lainoko zerbitzuak hedatu ahala, haziz doa baita ere enpresek nahiz kontsumitzaileek datuen segurtasunarekiko konfiantzaren inguruan duten kezka. Juniper Research aholkularitzak joerei buruz egin duen txostenean dioenez, 2015ean cloud computing sektoreko enpresek gero eta gehiago inbertituko dute enkriptazio eta tokenizazio -datu konfidentzialak token izeneko balio bakarrekin ordezkatzea- konponbideetan. Autentifikazio biometrikoa ere asko zabalduko da merkatuetan, non gero eta sarriago erabiltzen baita sakelakoa identifikazio pertsonalerako.

Juniper Research aholkularitzak teknologia mugikorren esparruko prospekzio azterlanak egiten ditu, eta top 10 zerrenda batean bildu ditu 2015ean nagusi izango diren joerak. Lainoko segurtasunaz gain, Juniper Research lantaldeak beste teknologia batzuk ere identifikatu ditu, hala nola NFC, irismen laburreko haririk gabeko komunikazioa (azken honek urteak daramatza merkatuan, baina badirudi 2015ean hasiko dela erabiltzen sakelakoekin ordainketak egiteko) edo norbere osasuna kudeatzeko plataformen erabilpen gero eta hedatuagoa.

Azterlan horrek beste joera batzuk ere azpimarratu ditu: droiak sektore anitzetara hedatuko dira, hasi nekazaritzatik eta zinemaraino, bitcoin txanponek mundu fisikora egingo dute salto eta denda edo jatetxeetan onartzen hasiko dira, eta barnealdeko kokapen zerbitzuak iritsiko dira, Bluetooth low energy teknologian oinarritutako Beacon dispositiboen bitartez.

  • Data: 2014/12/31
  • Egilea: Laura Fernández

Iruzkinak Albistea honetarako

Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: