Euskal Herriko Unibertsitateren Goi-mailako Ingeniaritza Eskolako Aholab taldeak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin Bizkaiko herrietan egiten den euskararen berri ematen duen web gune bat jarri du. Hainbat berriemaileren hizketaren grabazioak eta hauen transkribapenak aurkitzen dira bertan eta berriemaileen datuak ere bai. Era askotako materialak daude: kantak, ipuinak, esaldiak, narrazioak, esakuneak. Bilatzaile baten bidez aurki daitezke laginok herriaren, testu-motaren arabera, etab.
Hizkuntzaren aldetik ez ezik bilduma honek badu interesik antropologiaren eta etnografiaren aldetik, berriemaileen kontakizunetan bizitza tradizionalari buruzko hainbat datu agertzen baita.