NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Azkue Fundazioak euskarazko Wikipediara egindako ekarpen onenak saritu ditu

Bozkatu albiste hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 1 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
Berriaren irudia

Iñaki Ugarteburu Sarien banaketa egin da Rekalde Aretoan, Bilbon. Azkue Fundazioak Euskarazko Wikipedia sustatzeko antolatu duen ekimena da eta aurtengoa bigarren deialdia izan da. Iñaki Ugarteburu EHUko medikuntza irakaslearen omenez antolatu ziren, sarera eta Euskarazko Wikipediara arlo horri euskaraz egindako ekarpenak saritzeko. Iñaki Ugarteburu, osagilea eta filologoa ikasketaz, euskalgintzan lan asko egindakoa zen, batez ere unibertsitate mailako euskarazko irakaskuntza bultzatzen.

Lehiaketa hau, 5 arloko ezberdineko ikasleei zuzendutakoa izan da: Natur Zientziak, Osasun Zientziak, Gizarte Zientziak, Giza Zientziak eta Teknika eta Teknologia. Euskarazko Wikipedia sustatzeko antolatu zen pasadan martxoan. Ikasleei bere lan eta artikuluak Euskarazko Wikipedian sartzeko gonbidapena luzatu zitzaien, hamar lanik onenak sarituak izango zirelarik, bi sari kategoria bakoitzeko. Sarituak aukeratzeko, balorazio batzordeak zenbait irizpide izan ditu kontuan, hala nola lanaren edukia, euskararen txukuntasuna eta multimedia-baliabideen erabilera, bideoak edo argazkiak, esaterako. Saria: sareratu diren bost lanik hoberenei ordenagailu eramangarri bana.

Aurkezturiko lanen kalitatea eta originaltasuna nabarmendu nahi izan du balorazio batzordeak. Sarituak honako hauek izan dira:

- Osasun Zientziak:
Lehen Saria: Iñigo Romero Arandia, "Barne belarri" artikuluarekin.
Bigarren Saria: Amaia Iribarren Garcia, "Xerostomia" artikuluarekin.

- Natur Zientziak:
Lehen Saria: Adrian Hugo Llorente Aginagalde, "Antropologia Fisikoa" artikuluarekin.
Bigarren Saria: Iñigo Romero Arandia, "Difusioz mugatutako agregazioa" artikuluarekin.

- Gizarte Zientziak:
Lehen Saria: Aitor Gorrotxategi Iraola, "AMIA Analisi" artikuluarekin.

- Teknika eta Teknologia:
Lehen Saria: Jon del Olmo Larrañaga, "Kontrol lausoko sistema" artikuluarekin.
Bigarren Saria: Naroa Sasieta Murua, "Mikrokontrolagailu" artikuluarekin.

Iñaki Ugarteburu Saria antolatu duten erakundeen ordezkariek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultur Diputatua eta AZKUE Fundazioko presidenta den Josune Ariztondok, foru-erakunde bereko Euskara Sustatzeko Zuzendari nagusia den Miren Dobaranek, Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Saileko Zinegotzi Ordezkaria den Sabin Anuzita, Euskara eta Eleaniztasuneko errektoreordea den Gidor Bilbao, Deustuko Unibertsitateko Hizkuntz Politikako Zuzendaria den Joxin Etxezarreta, Euskaltzaindiako presidentea den Andres Urrutia, eta Rodrigo Gartziak, Azkue Fundazioko zuzendaria, banatu dituzte sariak.

Ekitaldia Josune Ariztondoren hitzekin bukatu da, euskarazko Wikipediak egun dituen edukiak azpimarratuz eta Jakintza Librearen garrantzia aipatuz. Sari hauen deialdia maiatzan bukatu zen, baina irailak 17an Software Askearen Eguna ospatzen da eta egitasmo honekin bat etortzeko ekitaldi hau data honetan burutzea erabaki zen.

  • Data: 2011/10/07

Iruzkinak Albistea honetarako

Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: