ATENCIÓN: A continuación se muestra un ejemplo que puede ayudarle a mejorar la redacción de su evento. Por favor, modifique o elimine lo que desee para que se adapte a sus necesidades. Por supuesto, también debe eliminar este mensaje.
Helburuak
Helburu nagusia da ikastarora joaten direnek egungo legeriak (IGZL, DBAO, DBEDBLO, Marken Legea, Jabetza Intektualaren Legea) xedatutakoaren arabera edozein webgunek, blogek edo saltoki elektronikok izan beharko lukeen informazio arloa betetzen dela ikusi ahal izatea.
Gainera, webeko gure presentzia kontratatzen dugunean ostatatzearekin, mantentzearekin, edukiak kudeatzearekin eta beste aplikazio batzuekin lotuta sinatzen ditugun kontratuak interpretatzen jakiteko gomendio batzuk eskainiko ditugu. Partaideek beren webgunetik egiaztatu ahal izango dute informazio hori guztia betetzen den.
Edukia
- Domeinua eta marka, erregistroa eta babesa.
- Enpresako oinarrizko informazioa: Enpresako datuak. Legezko baldintzak.
- Legezko informazio espezifikoa: Adi zure jarduera araututa badago (jarduera jakin batzuk, zozketak, aseguruak, bidaiak...). Erabilera-baldintzak.
- Legezko informazioa datu pertsonalak jasotzen badira.
- Legezko informazioa merkataritza elektronikorako.
- Cookien legezko informazioa.
- Irudiak, testuak eta abarrak erabiltzea. Babesa eta egiletza.
- Nola babestu gure edukia: irudiak, diseinua eta testuak. Copyright-a, Creative Commons...
- Nola erabili beste irudi batzuk legeak ezarritako moduan. Irudi-bankuak.
Norentzat
Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.
NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?
Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.
Gogoratu ikastaro honetara Euskadi Innova webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.