NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Zibersegurtasunari buruzko gomendioak Enpresa Txiki eta Ertainetarako eta autonomoentzat (Gipuzkoa Encounter)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 3 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Zibersegurtasuna elementu kezkagarria da jada enpresa eta profesional askorentzat Jardunaldi honetan egun dauden arriskuak eta gure burua babesteko abian jarri ditzakegun neurriak aztertuko ditugu.

Eraso horietako askok datu galera handiak eragin ditzakete edo datuen konfidentzialtasunari kalte egin. Zer egin behar dut segurtasunari lotutako gorabeheraren bat pairatzen badut? Ekiditea baneukan? Antibirusak balio al du zerbaitetarako? Erasorik ohikoenak ikusiko ditugu banan-banan, bai eta eraso horiek ekiditeko teknikarik egokienak ere.

 

Nori zuzenduta

Gailu informatiko eta interneteko erabiltzaleei zuzenduta. Zibersegurtasunarekin arduratuta dagoen pertsona orori eta gaur egungo arriskuak zeintzuk diren eta hauek nola txikiagotu daitekeen jakin nahi dutenentzat.

 

Hizlaria

Jesus Lizarraga
Ingeniari Teknikoa da Euskal Herriko Unibertsitatetik (EHU), Informatikako Ingeniaria Mondragon Unibertsitatetik (MU) eta Konputazioko Masterra (M.Sc.) Staffordshireeko Unibertsitatetik (Erresuma Batua). Horrez gain, CISCOren CCNAko trebatzaile homologatua da. 1992an Goi Eskola Politeknikoaren Informatika Departamentuan sartu zen (MGEP).

Gaur egun, MUren Goi Eskola Politeknikoaren Telematika Arloa koordinatzen du. Mondragon Unibertsitateko zibersegurtasuneko arduraduna eta Zibersegurtasuneko Masterraren koordinatzailea ere bada. Gradu ondoko kurtsoetan egiten dituen ikasle lanekin batera enpresei prestakuntza eta aholkularitza ematen die. Gaur egun zaintza, monitorizazioa eta komunikazioak dira bere lan arloak.

 

banner

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: