NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikastaroa
Zibersegurtasuna I: Zure negozioaren informazioa babesteko praktika onak. (ONLINEKO WEBINARRA)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2023/04/24: Online Webinarra
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Ikastaroaren xedea da enpresa txikiak eta autonomoak kontzientziatzea zibersegurtasunaren arloan izan ditzaketen arrisku eta mehatxuei buruz, aurrez euren zaurgarritasunak identifikatuta. Ulertu behar da arrisku eta mehatxu horietako asko ez direla kanpoko iturrietatik etortzen (hackerren erasoak, etab.), baizik eta nahi gabe probokatzen ditugula, gure informazioa babesteko gutxieneko neurriak aplikatzen ez ditugulako. Ikuspegia prebentiboa den arren, gerta daitezkeen gorabeherak modu efizientean nola kudeatu ere landuko da.

 

Helburuak

Xede nagusia kontzientziatzea izango da, ulertuta informazioa aktibo nagusi bat dela enpresarentzat, eta bere segurtasunak erakundearen prozesu, sistema eta pertsona guztiei eragiten diela.

Praktika onak hartzen ikasiko dugu, baita neurriak eta kontrolak ere, enpresen informazioaren segurtasuna hobetzeko, testuinguru batean non enpresak beraiek diren erantzule proaktiboak segurtasun neurriak hartzeari dagokionez, daukaten ezarpen teknologikoaren maila gorabehera.

Halaber, Zibersegurtasunaren Euskal Zentro berriak egiten duen lana eta mikroenpresei nolako baliabideak eskaintzen dizkien ezagutaraziko ditugu.

 

Edukia

 

  • Gure informazioaren gaineko kontzientzia hartzea, gure negozioan hil edo biziko baliabidea den heinean. Hausnarketa enpresen mendekotasun teknologikoari buruz
  • Errealitatea zifratan... Zer arrisku dauzkagu?
  • Babestuta egotearen onurak: balio erantsia gure enpresarentzat
  • Ditugun ahulguneak, mehatxuak eta arriskuak.
  • Eragile gaiztoak: hackerrak, aktibistak...
  • Eragile lagunak: Zibersegurtasunaren Euskal Zentroa, INCIBE, CERTSI... nolako baliabideak eskaintzen dizkiguten gure defentsa proaktiboa prestatzeko
  • Flora eta fauna: Spama, Birusa, malwarea, ransomwarea, ingeniaritza soziala, phishing..
  • Zibersegurtasunaren jokalekuak. Babes proaktiboa hainbat arlotan: zure lanpostua, Komunikazioak, Gailu mugikorrak, Interneten seguru nabigatzea, Cloud Computing, Zure webgunea
  • Segurtasuneko gorabeheren kudeaketa Zer egin eraso egin digutenean?

 

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

 

NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?

Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.

Gogoratu ikastaro honetara Euskadi Innova webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.

 

 

Hurrengo edizioak

Online Webinarra

Data: 2023/04/24

Prezioa: Doakoa

  • Agentzia koordinatzailea: SPRI, S.A. (Prestakuntza)
  • Ordutegia: 12:00 - 14:00 tara
  • Antolatzailea: SPRI, S.A. (Prestakuntza)
  • Honek emana: SPRI, S.A. (Prestakuntza)

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: