NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Zibersegurtasuna industrian

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:    Interesik gabekoa  2 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2019/12/16: Vitoria-Gasteiz (Araba)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Sistema industrialak eta teknologia operatiboak (OT) gero eta konektatuago daude; horren ondorioz, industriak gero eta arrisku handiagoa du zibermehatxuak jasotzeko. Automatizazio industrialak oinordetzan hartu ditu informazio korporatiboaren teknologiak, eta horiekin batera baita informazio-segurtasunari buruzko arazoak ere.


Honako hauei zuzenduta dago:

Arlo hauetako profesionalak: mantentze-lanak, automatizazio ingeniaritza, prozesuak eta ekoizpena. Eta, oro har, ekipo industrialak euren ardurapean dituzten profesionalak.


Betekizunak

Komenigarria da Windows eta Linux sistemen administrazioari buruzko ezagutzak izatea, baita sareen administrazioari eta ekipo industrialen konfigurazioari buruzko ezagutzak izatea ere.


Helburuak

  • OT eremuko mehatxu nagusiei buruzko ikuspegi bat ematea.
  • IT eta OT sareen arteko segmentazioa hobetzeko tresna bat ematea.
  • Arlo honetan egunean egoteko informazio iturri espezializatuak erakustea.

 

Edukia

Industria kontrolatzeko sistemen (ICS) arriskuak eta mehatxuak.

OT ingurune bateko sareak.

  • Eremuko sarea (instrumentazioa).
  • Kontrol-sarea (PLCs).
  • Ikuskapen-sarea (SCADA, HMI).

IT eta OTren integrazioa.

  • Sareen segmentazioa.
  • Trafikoaren kontrola eta analisia.

OT inguruneen zaurgarritasunak.

  • Eraso errealak.

Azpiegitura kritikoak.

  • Definizioak eta identifikatutako sektoreak.
  • Aplikagarri diren legeak.

Ebaluazioa eta pentesting-a OTn.

Kasu praktikoak eta tresnak: Hainbat tresna erabilita, ahultasun potentzialak lokalizatzen ikasiko da. Besteak beste Shodan bilatzailea erabiliko dugu eta bertaratuek euren gailu propioak erabili ahalko dituzte ariketen jarraipena egiteko. Zenbait PLC ere izango ditugu eremu sareak (instrumentazioa), kontrola (PLCak) eta gainbegiratzea (SCADAk eta HMIak) berrikusteko eta horiek IT inguruetan integratzeko. Gainera urrutiko sarbide seguruak erabiliko ditugu, bai barruko langileentzat eta baita kanpoko hornitzaileentzat.



banner

Hurrengo edizioak

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Data: 2019/12/16

Prezioa: Doakoa

  • Agentzia koordinatzailea: Araba Enpresa Digitala
  • Lekua: Arabako Teknologi Parkea (Vitoria-Gasteiz), Eraikin Nagusia
  • Ordutegia: 09:30 - 13:00 tara
  • Iraupena: 3o 30'
  • Antolatzailea: Basque Cybersecurity Centre ta SPRI Araba Enpresa Digitala
  • Honek emana: Basque Cybersecurity Centre

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: